Ja Soxla S Uma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ja Soxla S Uma
t.A.T.u.en singlea eta kanta
Egilea(k)t.A.T.u.
Argitaratze-data2000
Banatze bideadisko konpaktu
Ezaugarriak
Genero artistikoapop rock
Iraupena3:35 minutu
Deskribapena
Honen parte da200 Po Vstretxnoi
Ekoizpena
EkoizleaIvan Shapovalov (en) Itzuli
[[Kategoria:Ivan Shapovalov (en) Itzuli ekoitzitako musika]]
HitzakElena Kiper (en) Itzuli, Sergio Galoyan (en) Itzuli eta Valery Polienko (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaSergio Galoyan (en) Itzuli

Discogs: 92888 Edit the value on Wikidata
HitzakMetroLyrics
BideoaYouTube
t.A.T.u.en kronologia
Ja Soxla S Uma Nas Ne Dogonyat (en) Itzuli
Ja Soxla S Uma
Ja Soxla S Uma
t.A.T.u.(r)en abestia
Argitalpena2000ko abenduaren 19an
FormatuaCD eta cassettean
Grabazioa1999
Musika motaPop rock
HizkuntzaErrusiera
Iraupena3:35
DiskoetxeaUniversal
IdazleaSergio Galoyan, Elena Kiper,
Valeriy Polienko
EkoizleaIvan Xapovalov

Ja Soxla S Uma (idazkera zirilikoz: Я сошла с ума; euskaraz: Burua galdu dut) 200 Po Vstretxnoi t.A.T.u.ren lehen musika albumeko lehen singlea da. 2000ko abenduaren 19an izan zen kaleratua Errusia, Polonia, Txekiar Errepublika eta, orokorrean, Europa Ekialdeko herrialde guztietan. Nahiz eta abestia errusieraz izan, 200 Km/h in the Wrong Lane albumean ere aurki daiteke eta single honekin, t.A.T.u.k MTV Video Music Awardsen International Viewer's Choice saria irabazi zuen 2001. urtean.

Abestiak, beste neska bat maite eta gizartearen erantzunaren eta gurasoen barkamenaren beldurrez dagoen neska baten sentimenduak adierazten ditu. Ustez, Elena Kiperrena da idea, dentistarenean lotan gelditu eta ametsetan beste neska bat musukatzen zuela amestu zuela esan baitzuen; esnatzerakoan, "ja soxla s uma" esaldia bururatu zitzaion. Bigarren esaldia, "mnje nuzhna Ona" (behar dut) Ivan Xapobalovek gaineratu zuen.

Bideoklipa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xapobalovek berak zuzendu zuen single horren bideoklipa. Bertan, Lena eta Julia eskolako uniformez jantzita agertzen dira, abestu eta elkar musukatzen duten artean, euri eta elurpean. Neskak, kartzela baten barruan daudela dirudi eta hesiaren beste aldean, begiluze batzuk daude neskez barre egiten. Amaieran, neskek irteera aurkitu eta kartzelatik ezin irten daitezkeenak begiluzeak direla konturatzen dira. Kiperrek dio, Fucking Åmål suediar filmeak eragina izan zuela bideoaren itsuran. Grabaketak 1999 bukaeran egin ziren, Juliak hamalau eta Lenak hamabost urte zituztenean. 2000. urteko azaroan kaleratu zen bideoa Errusiako MTV sarean.

Bideoklipa eztabaidagarria eta oso polemikoa izan zen Europan, ez lesbiana bikotea izateagatik bakarrik, neskek orduan zuten adinagatik, baizik.

Postuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Musika zerrenda Postu altuena Salmentak Ref.
Europa
Errusia Errusia Russia Top 100 1 200.000+ [1]
Letonia Letonia 8
Polonia Polonia Polonia Top 50 1 [2]
Txekia Txekiar Errepublika 18

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]