Edukira joan

Jaan Teemant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaan Teemant

Riigivanem

1932ko otsailaren 19a - 1932ko uztailaren 19a
Konstantin Päts - Kaarel Eenpalu
Riigivanem

1925eko abenduaren 15a - 1927ko abenduaren 9a
Jüri Jaakson - Jaan Tõnisson
Riigikoguko kidea

Bizitza
JaiotzaVigala Rural Municipality (en) Itzuli1872ko irailaren 24a
Herrialdea Estonia
HeriotzaTallinn1940ko uztailaren 23a (67 urte)
Hezkuntza
HeziketaHugo Treffner Gymnasium (en) Itzuli
San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakestoniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Farmers' Assemblies (en) Itzuli

Jaan Teemant (Illuste, 1872ko irailaren 24a – zurrenik 1941eko uztailaren 24an) estoniar abokatu eta politikaria izan zen. Estoniako estatuburua izan zen 1925etik 1927ra eta 1932ko otsailetik uztailera.[1]

1893an Tartuko Hugo Treffner Gymnasiumen graduatu zen eta 1901ean zuzenbidean graduatu zen San Petersburgoko Unibertsitate Inperialean. Graduatu ondoren Estoniara itzuli zen eta Tallinnen abokatu gisa lan egin zuen.

1904tik 1905era Tallinngo udaleko kide izan zen eta 1905eko Errusiako Iraultzan parte hartu zuen eta 1905eko azaroan Tallinnen ospatu zen Estonia Osoko Kongresuko presidente aukeratu zuten. Suitzara erbesteratu behar izan zuen, eta han zegoela heriotza-zigorra ezarri zioten. 1908an Estoniara itzuli zen amnistia baten ondoren, baina urte batzuk eman zituen kartzelan.

1917 eta 1919 artean Estoniako Batzar Probintzialeko kide izan zen eta 1918an Estoniako Errepublikako fiskal nagusi izendatu zuten. 1919tik 1920ra Batzar Konstituziogileko kide izan zen eta 1919tik 1934ra Riikoguko diputatu. Estatuburu izan zen 1925etik 1927ra eta 1932an.

1940ko ekainean Sobietar Batasunak Estonia inbaditu ondoren, NKVDk Teemant atxilotu zuen 1941eko uztailaren 23an. Tallinnen edo Patareiko espetxean fusilatu zuten. Beste iturri batzuen arabera, hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Estonieraz) Jaan Teemant. (kontsulta data: 2025-4-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]