Edukira joan

Jabal Shams

Koordenatuak: 23°14′15″N 57°15′50″E / 23.2373882°N 57.2637937°E / 23.2373882; 57.2637937
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jabal Shams
Datu orokorrak
Garaiera3.018 m
Prominentzia2.818 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak23°14′15″N 57°15′50″E / 23.2373882°N 57.2637937°E / 23.2373882; 57.2637937
MendikateaHajar
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAl Hamratik

Jabal Shams[1] (arabieraz جبل شمس, esanahiaz "eguzkiaren mendia") Omango mendirik altuena da. Hajar mendietako mendebaldeko sektorean dago, ipar-ekialdean Al Hamra hiritik iparraldera.

Iturrien arabera bere garaiera 2.980 eta 3.075ren artekoa da; Omango Informazio Ministerioak azken zenbaki hau eskaintzen du baina ez da zertan fidagarriena izan. Bi tontor nagusi ditu; 3.009 eta 3.005 m dute iturri askoren arabera[2].

"Ekialde Ertaineko haitzarte handia" ezizena eman zaio[3]. Udan tenperatura 20 °C ingurukoa izaten da eta neguan 0 °Ckoa izan daiteke baina bero handiegia ekiditeko urritik apirilera izaten da garairik onena hara joateko.

Mendia ez dago Maskat hiriburutik oso urrun, 150 bat kmra dago eta are hurbilago Nizwa Ad Dakhiliyah eskualdeko hiriburu eta hiri turistikotik. Hori dela eta zonaldeak turismoa erakartzen du.

Nizwatik Al Hamra hirira heldu eta hortik Wadi Ghul izeneko lekura errepidez; hortxe hasten da igoera. Teknikoki ez da zaila eguzkiak gogor jotzen ez badu bederen eta hurbiltzeko pistak daude; trekking ibilbideak prestatu dira. Tontor nagusia eremu militarrean dago, radar estazio bat ezarri zuten eta horregatik ezin da bertara joan; bigarren tontorrik altuena izaten da mendigoizaleen helburua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jebel Shams edo Jebel ash-Sham transkripzioak ere ikus daitezke; iturri omandarrek Jabal Shams erabiltzen dute sarriago.
  2. Ricardo Hernani, Andoni Gorostiaga: Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Pyrenaica, Bilbo, 2008.
  3. Webgune partikular bat.
  • Omán, la montaña del sol artikulua, Ricardo Hernani, Pyrenaica, 233.zkia., 2008ko 4. alea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]