Jacek Malczewski
Jacek Malczewski | |||
---|---|---|---|
1912 - 1914 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Radom, 1854ko uztailaren 15a | ||
Herrialdea | Polonia | ||
Heriotza | Krakovia, 1929ko urriaren 8a (75 urte) | ||
Hobiratze lekua | Crypt of Merit at Skałka (en) | ||
Familia | |||
Aita | Julian Malczewski | ||
Ezkontidea(k) | Maria Gralewska (en) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Q63532431 | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala Jan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) | ||
Hizkuntzak | poloniera | ||
Irakaslea(k) | Jan Matejko Feliks Szynalewski (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, art educator (en) , unibertsitateko irakaslea eta public figure (en) | ||
Lantokia(k) | Krakovia Paris Italia eta Munich | ||
Enplegatzailea(k) | Jan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Influentziak | Jan Matejko eta Artur Grottger (en) | ||
Kidetza | Society of Polish Artists "Sztuka" (en) | ||
Mugimendua | sinbolismoa | ||
Jacek Malczewski (Radom, Batzarreko Polonia, Errusiar Inperioa, 1854ko uztailaren 15a - Krakovia, 1929ko urriaren 8a) poloniar margolaria izan zen.
17 urterekin Krakoviara joan zen eta 1872an hezkuntza artistikoa jasotzen hasi zen. Besteak beste, Jan Matejkoren eskolak jaso zituen. 1876an Parisera joan zen urtebetez bere artea hobetzera. 1885etik 1916ra Paris, Munich eta Viena aldizka bisitatu zituen, Italia, Grezia eta Turkiara bidaiatu zuen eta espedizio arkeologikoetan parte hartu zuen.
Polonia Gaztea mugimendu patriotikoko kide izan zen eta poloniar sinbolismoaren aitatzat hartzen da. Garaiko estiloa Poloniako martirioaren gai historikoekin, independentziarako ideal erromantikoekin, greziar eta kristau mitologiarekin, ipuin herrikoiekin eta naturarekiko maitasunarekin uztartu zuen.
Rafał Malczewski margolariaren aita izan zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Melankolia, 1894
-
Hamlet poloniarra. Aleksander Wielopolskiren erretratua, 1903
-
Kristoa eta emakume samariarra putzuan, 1910
-
Tobias eta Parkak, 1912
-
Zoriari buruzko tentazioa, 1904
-
Bakante, ca. 1907
-
Gurpil zoro, 1895-1897
-
Bijilia Siberian, 1892,
-
Aberria. Maria Balen erretratua, 1903
-
Thanatos, ca. 1899
-
Władysław Reymonten erretratua, 1905
-
Presoak, 1883
-
Autoerretratua biolinarekin, 1908
-
Kristoa eta emakume samariarra, 1912
-
Preludium, 1918
-
Udaberria, 1909