Jack Dempsey
Jack Dempsey | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Manassa (Colorado), 1895eko ekainaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1983ko maiatzaren 31 (87 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Estelle Taylor (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria, aktorea, zinema aktorea eta ofizierra |
Pisua | 87 kilogramo |
Altuera | 185 zentimetro |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
William Harrison "Jack" Dempsey (Manassa, Colorado, 1895eko ekainaren 24a - New York, 1983ko maiatzaren 31) estatubatuar boxeolaria izan zen. 1919-1926 bitartean pisu astunetako munduko txapelduna izan zen[1].
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Coloradoko Manassa izeneko herri mormoian jaio zen. Familia apalekoa zen, eta gaztaroan laborari, meatzari eta cowboy jardun behar izan zuen. Anaia zaharrarekin ikasi zuen boxeatzen. Lehenbiziko borrokaldiak Salt Lake Cityren inguruko meatze-herrietan egin zituen[1]. 1914 boxeolari profesional bilakatu zen[2]. 1919ko ekainaren 4an, pisu astunetako munduko txapela lortu zuen, Jason Willardi KOz irabazita. Titulua zazpi aldiz defendatu zuen; Georges Carpentier frantziarraren eta Luis Ángel Firpo argentinarraren aurkako borrokaldiak mitikoak izan ziren[2]. 1923-1926 bitartean ez zuen borrokarik egin egin, zinemagintzan lan egin zuelako. Azkenik, 1926ko irailaren 23an, Gene Tunneyk txapela kendu zion[1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c Jack Dempsey. biography.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-12).
- ↑ a b Jack Dempsey. biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-12).
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jack Dempsey ![]() |