Jack Nicholson

John Joseph "Jack" Nicholson (Neptune City, Ameriketako Estatu Batuak, New Jersey, 1937ko apirilaren 22a) aktorea da, pertsonaia ilun, neurotiko eta, batzuetan, umoretsuak egiteagatik ezaguna.[1][2][3]
Oscar Sarietarako hamabi aldiz izendatu dute, eta hiruretan irabazi du. Ezein gizonezko aktorek ez du hainbeste izendapenik jaso. Meryl Streepek baino ez du gainditzen, hamalau izendapen (eta bi garaipen) izan baititu. Walter Brennanekin, Akademiako sari gehien jaso dituen gizonezko aktorea da. Katharine Hepburnek bakarrik irabazi ditu lau sari. Bera eta Michael Caine dira 1960ko hamarkadaz geroztik hamarraldi guztietan Oscar sarietarako izendatuak izan diren aktore bakarrak.
Zazpi Urrezko Globo Sari ere jaso ditu, baita 2001ean Ohorezko Kennedy Center bat irabazi ere, eta gizonezkoen interpretazioaren saria (Cannesko Zinemaldia), 1974an, Hal Ashbyren The Last Detail filmagatik.
Oscar Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969 - Izendapena- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria - Easy Rider
- 1970 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - Five Easy Pieces
- 1973 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - The Last Detail
- 1974 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria- Chinatown
- 1975 - Irabazi- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria- One Flew Over the Cuckoo's Nest
- 1981 - Izendapena- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria- Reds
- 1983 - Irabazi- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria- Terms of Endearment
- 1985 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria- Prizzi's Honor
- 1987 - Izendapena- Ironweed
- 1992 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke filma bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Pantailaratu dituen paperak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Agote, Gontal. (2011). «Jack Nicholsonek interpretazioa utz lezake» EITB (kontsulta data: 2024-05-11).
- ↑ Garcia, Mikel. (2010-10-28). «Noizko beldurrezko euskal filma?» Jendartean (kontsulta data: 2024-05-11).
- ↑ «Jack Nicholsonek interpretazioa utz lezake» EITB (kontsulta data: 2024-05-11).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- McGilligan, Patrick: Jack's Life: A Biography of Jack Nicholson. Nueva York, W. W. Norton & Company, 1996. ISBN 9780393248418
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDB (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- 1937ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Newjerseyarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Irlandar estatubatuarrak
- Herbeherear estatubatuarrak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Drama gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo saridunak (zinea)
- Cannesko Zinemaldiko gizonezko interpretazio onenaren saridunak
- Italo-estatubatuarrak
- Erromatar Eliza Katolikoko kide ohiak