Jacob's Ladder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacob's Ladder
Datuak
Jatorrizko izenburua Jacob's Ladder
Izenburua euskaraz Jakoben Eskailera
Urtea 1990
Estreinaldia 1990ko azaroaren 2a
Generoa beldur psikologikoa
Herrialdea  AEB
Iraupena 112 minutu
Aurrekontua 25 milioi dolar
Banatzailea TriStar Pictures
Zuzendaria
Adrian Lyne
Ekoizleak
Alan Marshall
Gidoilariak
Bruce Joel Rubin
Aktoreak
Tim Robbins
Elizabeth Peña
Danny Aiello
Musikagileak
Maurice Jarre
Argazkilariak
Jeffrey L. Kimball
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Jacob's Ladder (euskaraz Jacoben Eskailera) 1990eko Adrian Lyne ingelese zinema zuzendariak zuzendutako beldur psikogikozko film bat da. Tim Robbins, Elizabeth Peña eta Danny Aiello aktoreek antzeztu zuten.

Maurice Jarre mussikagileak soinu banda konposatu zuen. Estreinatzeko unean ikusleen harrera epela izan arren, denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1971, Vietnamgo Gerran zehar, estatubatuar soldadu talde bat birus arraro baten biktima izan eta haietako batzuk hil egingo dira.

1975, Jacob Singer (Tim Robbins) soldadu horietatik bizirik atera denetako bat da eta New York hirian Jezzie neskalagunarekin (Elizabeth Peña) batera bizi da, biak ere posta bulegoan lan egiten dute.

Jacob, Jake izenez ezagunagoa, Sarah (Patricia Kalember) emazte ohiarengandik dibortziatua eta bi semeen aita da. Jacok gizon atsekabetua da: bere hirugarren semearen heriotzaren ondorioz oraindik lur jota dago, gainera izaki desitxuratu batzuen ikrudipenei buruzko amesgaizto etengabeak ere badauzka, bai eta Vietnamgo Gerrako bizipenen inguruko oroimen latzak ere.

Bere ingurukoen onespen ezarekin etsitua dagoenez, bere burua amesgaizto eta irudimen guztiak berak sortuak direla konbentzitzen saiatuko da, baina orduan Vietnamen bere kidea izan zen Paulen (Pruitt Taylor Vince) bisita izango du, hark ere berak dituen irudimen, nahasmen mental eta sintoma berberak dituela aipatuko dio.

Aktoreak

Kanpo loturak