Jacob Epstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jacob Epstein
Jacob Epstein (1934).jpg
Bizitza
Jaiotza New York1880ko azaroaren 10a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Londres1959ko abuztuaren 19a (78 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Académie Julian
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea eskultorea eta margolaria
Lan nabarmenak Oscar Wilde's tomb
Jasotako sariak
Genero artistikoa figurative arta

Sir Jacob Epstein (New York, AEB, 1880ko azaroaren 10a - Londres, Ingalaterra, 1959ko abuztuaren 19a) ingeles eskultorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorken eta Parisen egin zituen ikasketak; Rodinen ikaslea izan zen. 1902an hasi zen lanean Londresen.

Ingalaterrako joera akademiazaleetatik aldendu eta garai hartako arte-joera berrietan abiatu zen, espresionismoaren ildotik bereziki.

London Group izeneko taldea sortu zuen 1918an, abangoardiako beste eskultore batzuekin. Epsteinen eskultura monumental handi oldarkorrak eskandalagarriak izan ziren Ingalaterrako klasizikozaleentzat. Buruek, aldiz, harrera ona izan zuten.

Aipagarriak dira haren obren artean Ecce Homo monumentua (1935), Einstein eta Nehruren bustoak eta Oscar Wilderen hilobia.

Autobiografia bat argitaratu zuen 1940. urtean: Let there be sculpture (Gauza bedi eskultura).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacob Epstein Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]