Jacob van Campen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jacob van Campen
Campen.jpg
Bizitza
Jaiotza Haarlem1596ko otsailaren  2a
Herrialdea  Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
Bizilekua Italia
Heriotza Amersfoort1657ko irailaren  13a (61 urte)
Ikaslea(k) Matthias Withoos
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta arkitektoa
Lantokia(k) Haarlem
Haga eta Amsterdam
Lan nabarmenak Amsterdamgo errege-erreginen jauregia
Noordeinde Palace Itzuli
Koepelkerk Itzuli
Marekerk Itzuli
Argus, Mercury and Io Itzuli
Double Portrait of Constantijn Huygens (1596-1687) and Suzanna van Baerle (1599-1637) Itzuli
Drie aaneengesloten friezen van een kamerbeschildering: Hercules haalt Cerberus uit de onderwereld, geflankeerd door twee stillevens (rechter zijwand); vijf nissen met vruchtstillevens en guirlandes ( Itzuli
Kidetza Haarlem Guild of St. Luke Itzuli

Jacob Van Campen (Haarlem, Herbehereak,  1596ko otsailaren 2a - Randenbroek (Amersfoort) 1657ko irailaren 13a). Herbeheretako margolari eta arkitekto barrokoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege Jauregia, Amsterdam.

Gerritge Claes Jansz Berendr eta Pieter Jacobsz merkatariaren semea. Gurasoen familia biak aberatsak eta burgesak izan zirenez, van Campen-ek Amsterdam eta Haarlem-eko enpresa eta kultur-munduan harreman onak izan zituen.

Van Campen margolaria izan zen eta bere hezkuntzari buruz ez dakigu ezer. Antza, denbora luzez Frans Pieterszekin egon izan zen eta hainbat biografok, Peter Paul Rubensen ikasketak jaso zituela uste dute. 1614, Van Campen Saint Luke margolari elkartean izena eman zuen. Bere aita urtebete geroago zendu zen.

1616 urte aldera eta 1620 urtera arte Italian bizi izan zen eta bertan Erroman oraindik zeuden holandako caravaggio jarraitzaileekin harremanak izan zituen.

Italian zegoela Andrea Palladio (15081580), Vincenzo Scamozzi (15481616) eta Vitruvio-ren (K.a. 80-70 – K.a.15) lanak aztertu zituen eta horrela Herbehere-ko estilo klasiko bat garatu zuen. Bere estiloa apala eta handigura gabea, batez ere Ingalaterran eragin handia izan zuen.

Mauritshuis, Haga.

Bere amaren heriotzaren ostean, 1625an Jacob, seme nagusia izaki, Amersfoort inguruko Randenbroek jaurerria oinordetzan hartu zuen eta ordutik aurrera dokumentu anitzetan "Randenbroek Jauna" izenarekin agertzen da.

Inoiz ezkondu ez bazen ere, seme bat izan zuen, Alexander Van Campen.

1657an zendu eta Randenbroek-ko bere egoitzan lurperatu zuten.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amsterdam-eko antzokiaren diseinuak.

Jacob van Campen-ek familiari esker zituen harremanei esker eraikin garrantzitsu ugari eman zizkioten. 1625 urtean eraikin bat diseinatzeko lehen agindua jaso zuen. Eraikina Amsterdam-en zegoen. Alde batetik Artus Quellinus I eskultoreen taldearen agindua eraman izan zuen eta bestetik Rembrandt (16061669) izan zen eraikuntzan parte hartu izan zuen margolarietako bat. 

Herbehereetako lehen antzerkia ere diseinatu zuen, Amsterdameko Stadsschouwburg alegia.

Bere lanik garrantzitsuena Amsterdam-eko Dam Plaza, dagoen udaletxea da, gaur egun Errege jauregia, zeinen lehen harria 1648an ezarri zen. Van Campen, Kalverstraat inguruko etxebizitza garestiean esne-mamitan bizi izan zen

Eliza Berria, Haarlem.

Van Campen, margolari modura ere aritu izan zen eta bere lanik garrantzitsuenetakoak, Huis ten Bosch jauregian Jacob Jordaens (15931678) eta Jan Lievens-ekin  (16071674) batera egindako mihise eta horma lan apaingarri batzuk dira. Lan honetani Paulus Bor-en margolanen antzekotasuna nabaria da.

Noordeinde-ko jauregia, Haga.

Bere maisulana Mauritshuis-a da (gaur egun Errege-margolanen Pintura Galeria) Haga-n.  Beste lan aipagarri batzukː Eliza Eraberritua (Hervormde Kerk) Renswoude-n, eta barroko garaiko Nieuwe Kerk (Eliza Berria, edo Santa Ana), Haarlem-en.

Huis ten Bosch Errege Jauregia, Haga-n.

Margolanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]