Jacques Bénigne Bossuet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Benigne Bossuet» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Jacques Bénigne Bossuet
Jacques-Bénigne Bossuet 1.PNG
Meauxko apezpikua

1681 - 1704
Dominique de Ligny Itzuli - Henri-Pons de Thiard de Bissy Itzuli
apezpiku katoliko

1670eko irailaren 21a -
Condomgo apezpikua

1669 - 1671
Charles Louis of Lorraine Itzuli - Jacques de Goyon de Matignon Itzuli
Apezpiku diozesiarra


Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Meaux Itzuli
Apezpiku diozesiarra


Elizbarrutia: Bishop of Condom Itzuli
seat 37 of the Académie française Itzuli

Bizitza
Jaiotza Dijon1627ko irailaren 27a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1704ko apirilaren 12a (76 urte)
Hobiratze lekua Meaux Cathedral Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Moeritherium Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak historialaria, teologoa, idazlea, klerikoa, literatura-kritikaria, poeta, apaiz katolikoa, politikaria eta filosofoa
Lantokia(k) Paris
Kidetza Frantses Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Jacques Bénigne Bossuet (Dijon, Frantzia, 1627ko irailaren 27a - Meaux, Frantzia, 1704ko apirilaren 12a) teologoa eta frantsesezko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaioterriko jesuitetan lehen ikasketak egin ondoren, Parisa aldatu zen. 1652an apaiz eginik, Metzen egon zen 1658 arte. Berriro Parisa itzulirik (1659), predikuak egiteari lotu zitzaion bete-betean, San Bizente Paulekoaren aholkuz. 1662an Garizumako predikuak egin zituen erregearen eta gortearen aurrean. Ildo beretik, handiki batzuen ohoretan eginiko hileta-predikuek ospe handia ekarri zioten.

Condomeko apezpikua zela (1659), erregegaiaren irakasle izendatu zuten, eta 1670etik 1680ra eginbide hori bete zuen. Haren ikaslearentzat egindako obra aipagarriak dira Discours sur l´histoire universelle (1681) eta Politique tirée des propres paroles de l´Ecriture Sainte (bukatu gabea eta 1709an argitaratua).

Gero, 1681ean, Meauxeko apezpiku izendatu zuten. Protestanteen aurkako borroka teologikoari ekin zion: Histoire des variations des églises protestantes (1881), Advertissements aux protestants (1689-1691). Gero, kietismoaren eztabaidan esku hartu zuen, Fénelonen aurka: Relation sur le quiétisme (1698). Antzerkiaren etsai agertu zen: Maximes et réflexions sur la comédie (1694). Bizitzaren azken aldi horretan hizlari sakratu gisa jardun zuen berriro, hileta-prediku gehiago eginez. Moralista, teologo eta politiko gisa ortodoxiari atxikia, Biblia eta Apokalipsiko ikuskariz beteriko predikuetan pasarteen erritmoak, hiztegiaren joritasunak eta irudien lirismoak ahalmen poetiko berezia damaiote bere jardunari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Bénigne Bossuet Aldatu lotura Wikidatan