Jacques Lipchitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacques Lipchitz
Amedeo Modigliani 040.jpg
Bizitza
Jaiotza Druskininkai1891ko abuztuaren 22a
Herrialdea  Lituania
 Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Capri1973ko maiatzaren 26a (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Académie Julian
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea eskultorea, artista eta margolaria
Lan nabarmenak John F. Kennedy Memorial
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua Arte abstraktua
Genero artistikoa Arte abstraktua

Jacques Lipchitz (Druskininkai, Lituania, 1891ko abuztuaren 22a - Capri, Italia, 1973ko maiatzaren 16a) eskultorea izan zen. Kubismoaren jarraitzailea izan zen, eta eskultura ez-figuratiboaren aitzindaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vilniusko hirian ingeniaritzako ikasketak egin eta 1909an Parisa jo zuen. 1912-1913 urteetan Errusiako Inperioko armadan aritu ondoren, Parisa itzuli, eta artista kubistekin batera hasi zen, molde kubistako eskulturak egiten: Marin à la guitarre (1914, Marinela gitarrarekin). Giza irudiak zilindro edo prisma itxurako bolumen bihurtu zituen, eta erliebe polikromo abstraktuak erabili zituen: Tête en pierre (1915, Harrizko burua), Nature Morte (1918).

1925etik aurrera, malgutasun handiagoz hornitu zituen bere obrak, eta espiral forma luzeek utzitako hutsuneek dinamismoa eman zieten eskulturei. Oso libre landu zuen giza irudia eta lirismo handiko obrak lortu zituen: Le Couple (1928-1929, Bikotea), Le Chant des voyelles (1931-1933, Bokalen kantua). Bibliako eta mitologia klasikoko gaiez eskultura-multzo korapilatsuak osatu zituen: Prométhée et le Vautour (1937, Prometeo eta saia).

1941etik aurrera Estatu Batuetan bizi izan zen, eta espresionismorako joera nabarmeneko obra handiak eskaini zituen: Prayer (1943, Errezua) eta Prometheus Strangling the Vulture II (1944-1953, Prometeo saiari lepoa bihurritzen II). Lipchitzen espresiorako suharra bereziki nabarmendu zen bere trasparents (gardenak) izeneko obretan (buztinez eginak, eta, ondoren, brontzez estaliak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Lipchitz Aldatu lotura Wikidatan