Jacques Maritain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacques Maritain
Bizitza
Jaiotza Paris1882ko azaroaren 18a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Tolosa Okzitania1973ko apirilaren 28a (90 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Henri-IV
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, pedagogoa eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Action Française
Christian Democracy

Jacques Maritain (Paris, Frantzia, 1882ko azaroaren 18a - Tolosa Okzitania, Frantzia, 1973ko apirilaren 28a) filosofo katolikoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia-ikasketak bukatu ondoren, katoliko egin zen. Bergsonen filosofiaren eta materialismo ororen aurkari sutsua izan zen; Tomas Akinokoaren filosofiaren interpretazio berri bat eskaini zuen, humanismo kristau berri baten ildotik. 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Hego Euskal Herriko katoliko abertzaleen jokabidearen aldeko izan zen Frantzian, kristau integristen aurka, eta harreman estuak izan zituen gerraondoan erbestean ziren euskal herritar buruzagi batzuekin, Agirre lehendakariarekin, besteak beste. Filosofia, politika, estetika eta egunoroko arazoei buruz idatzi zuen.

Obra nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • De la philosophie chrétienne (1933, Kristau filosofiaz)
  • Humanisme intégral (1936, Humanismo bete-betea)
  • Principes d´une politique humaine (1944, Giza politika baterako oinarriak)
  • Intuition créatrice en art et en poésie (1962, Sorkuntzarako sena artean eta poesian).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]