Jacques Offenbach
| Jacques Offenbach | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kolonia, 1819ko ekainaren 20a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1880ko urriaren 5a (61 urte) |
| Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
| Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
| Familia | |
| Aita | Isaac Offenbach |
| Ezkontidea(k) | Herminia de Alcain |
| Seme-alabak | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
| Hizkuntzak | alemana frantsesa |
| Irakaslea(k) | Fromental Halévy Louis-Pierre Norblin (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musikagilea, biolontxelista, orkestra zuzendaria eta Antzerki enpresaria |
| Enplegatzailea(k) | Théâtre de l'Ambigu-Comique (en) Comédie-Française Théâtre des Bouffes-Parisiens (en) Opéra-Comique Antzoki Nazionala Théâtre des Variétés-Amusantes (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Mugimendua | erromantizismoa |
| Ezizena(k) | Offre-un-bock |
| Genero artistikoa | opera Opéra bouffea opereta musika klasikoa |
| Musika instrumentua | txeloa |
Jacques Offenbach (Kolonia, Alemania, 1819ko ekainaren 20a - Paris, Frantzia, 1880ko urriaren 5a) musikagilea izan zen. Alemanian jaio arren, frantsesa zen. Opereta izeneko frantses opera komiko arin barregarriaren sortzailea izan zen. Eberst deitura zuen Koloniako sinagogako kantari baten semea zen; baina Offenbach deitura hartu zuen, familia Offenbach-am-Mainetik zetorrelako. Herminie Alkain donostiarrarekin (1827-1887) ezkondu zen.
1833an aitak Parisa bidali zuen, han juduentzat egoera erosoagoa zelako. Biolin- eta biolontxelo-ikasketak egin zituen kontserbatorioan. 1849an Opera Komikoko orkestran biolontxelo-jotzaile ibili ondoren, Théâtre Français izenekoaren zuzendaria izan zen. 1853an operetak idazten hasi zen; ehun bat idatzi zituen, garai hartako gizartea eta ohiturak barregarri jarri zituztenak. 1855ean Bouffes-Parisiennes antzokia zabaldu zuen, eta 1866 arte zuzendaria izan zen. Arrakasta handia izan zuten haren operetek. 1872-1876 urteetan Théâtre de la Gaîtéko zuzendaria izan zen.
Offenbachen opereta nagusiak dira: Orphée aux enfers (1858, Orfeo infernuan); Die Rheinnixen (1864, Rhin ibaiko izpirituak); La belle Hélène (1864, Helene ederra); La vie parisiense (1866, Parisko bizimodua); La Grande-Duchesse de Gérolstein (1867, Gérolsteingo dukesa handia); La «Périchole» (1868).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1819ko jaiotzak
- 1880ko heriotzak
- XIX. mendeko musikagileak
- Koloniarrak
- Frantziako musikagileak
- Frantziako juduak
- Alemaniako katolikoak
- Frantziako katolikoak
- Opera egileak
- Musika klasikoko musikagileak
- Ballet musikagileak
- Ohorezko Legioko zaldunak
- Katolizismora judaismotik konbertituak
- Parisen hildakoak
- Alemaniako opera konpositoreak
- Bihotz-gutxiegitasunaren ondorioz hildakoak
- Erromantizismoaren musikagileak