Jacques Pinet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jacques Pinet
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Saint-Nexans1754ko irailaren 9a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Bergerac1844ko azaroaren 8a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Paris

Jacques Pinet (Saint-Nexans, 1754ko irailaren 9a - Bergerac 1844ko azaroaren 8a) frantziar politikaria izan zen.[1]

1791n diputatu hautatu zuten Dordoina ordezkatuz. Konbentzioan berriro hautatua, Luis XVI.a Frantziakoaren heriotzaren alde bozkatu zuen. Mendebaldera hasieran eta gero Akizera bidali zuten.

1793an, Konbentzio Gerra piztearekin batera, Errepublikaren Hegoaldeko Armada sortu berria heldu zen Euskal Herrira; Konbentzioaren ideologia eta armadaren ordezkari lanetan heldu ziren Pinet eta Cavaignac Baionara. Armadara nahitaez deitu zituzten Lapurdi hegoaldeko gazteak; horiek, baina, ihes egin zuten mugaz bestaldera. Konbentzioak setio egoera, Izua ezarri zuen, milaka (3.000, edo 10.000, beste iturri batzuek) lapurtar Landetara deportatuz,[2] eta bizitza publikoan euskara debekatu, le fanatisme parle basque adieraziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jacques Pinet & Sandrine Doucet (2015) A l'Assemblée Elytis.
  2. Watson, Cameron (2003) Modern Basque History: Eighteenth Century to the Present University of Nevada, Center for Basque Studies 55-57 or. ISBN 1-877802-16-6.


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.