Jacques Santer

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jacques Santer
EPP 35th anniversary event (5876532612).jpg
Europarlamentaria


Luxemburgeko lehen ministro

1984ko uztailak 20 - 1995eko urtarrilak 26
Pierre Werner - Jean-Claude Juncker
Europako Batzordeko presidentea

1995eko urtarrilak 23 - 1999ko martxoak 15
Jacques Delors - Manuel Marín
Bizitza
Jaiotza Wasserbillig1937ko maiatzaren 18a (80 urte)
Herrialdea  Luxenburgo
Hezkuntza
Heziketa Estrasburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, abokatua eta bankaria
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Christian Social People's Party

Jacques Santer (Wasserbillig, Luxenburgo, 1937ko maiatzaren 18a -) luxenburgotar politikaria eta legelaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide-ikasketak egin zituen, Estrasburgon, Parisko Unibertsitatean, eta hiriburu horretako Zientzia Politikoetako Eskolan. 1961-1965 bitartean Luxenburgoko Apelazio Auzitegiko abokatu izan zen. Europako Legebiltzarrean, Alderdi Kristau Sozialeko kide gisa, lehendakariorde izan zen 1975-1977 bitartean; 1979an eta 1984an Europako Legebiltzarreko kide hautatu zuten. 1976an Luxenburgoko Hiriko Magistratu hautatu zuten. 1979-1984 bitartean Finantza, Lan eta Gizarte Segurtasuneko ministro izan zen, Pierre Wernerren gobernuan. 1984ko Legegintzarako hauteskundeen ondoren, Pierre Wernerren lekua hartu zuen Lehen Ministro eta Estatu-ministro gisa. Aldi berean, bere gain hartu zituen Finantza-ministerioa eta Posta eta Telekomunikazioetako ardurak.

1985eko ekainean Europako Ekonomia Erkidegoko Batzordeko lehendakaritza bereganatu zuen, Santarren gidaritzapean. Aginpidean egon zen sei hilabeteetan arazo handiei aurre egin behar izan zien: Golkoko gerra, kurduen arazoa, Sobietar Batasunaren kinka larria, eta jugoslaviar errepubliken arteko gatazkari, besteak beste, Europako nekazaritzako eta merkataritzako barne-arazoak ahaztu gabe. 1994ko ekaineko hauteskundeetan lehendakaritza lortu zuen berriro, eta urte horretan bertan, uztailean, Europako Batzordeko lehendakari hautatu zuten, Delorsen lekuan. 1995eko urtarrilean Luxenburgoko Lehen Ministro karguaren dimisioa eman zuen. 1999-2004 urte bitartean, Santer Europar Legebiltzarreko kide izan zen.

1991n Robert Schuman saria jaso zuen, Europa Batuaren alde egindako lanarengatik. 1998. urtean, Gizarte Zientzietako Asturias Printzea Saria eskuratu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Santer Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]