Edukira joan

Jacques Tardi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Tardi

Bizitza
JaiotzaValence1946ko abuztuaren 30a (78 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Dominique Grange (en) Itzuli  (1983ko ekainaren 18a -
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale supérieure des arts décoratifs (en) Itzuli
École nationale supérieure des beaux-arts de Lyon (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, komikigilea eta ilustratzailea
Enplegatzailea(k)Casterman (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0850361 Musicbrainz: e5a41c0c-6695-41ab-8d24-07a71bde377d Edit the value on Wikidata

Jacques Tardi (Valence, 1946ko abuztuaren 30a) frantses komikilaria da. Pilote aldizkarian egin zuen debuta 1970ean, eta Adieu Brindavoine sortu zuen (1972-1973) han. Lehen Mundu Gerrak beragan izan zuen eragina erakusten zuen komiki hartan. Gai horren inguruan egin zuen lan nagusia: C'était la guerre des tranchées (1982-1993, Lubakien gerra zen). Le Démon des glaces (1974, Izotzetako deabrua) lanean, komiki moduan adierazten ditu Jules Verneren gisako bidaiak. Adèle Blanc-Sec sailean (1976, Sud-Ouest aldizkarian sortua), berriz, XX. mende hasieran boladan izan ziren polizia-istorioak eta istorio fantastikoak eman zituen eleberri modura. 1978tik 1979ra, Ici même marraztu zuen, Jean-Claude Foresten gidoian oinarrituta. 1981ean, Brouillard au pont de Tolbiac (Lainoa Tolbiaceko zubian) lanarekin, Léo Maleten eleberrien egokitzapen-sail bat egiten hasi zen, Nestro Burma detektibea paperera eramanaz. Jacques Tardik garrantzizko lana egin zuen 70eko hamarkadan, helduentzako marrazki-zerrenden alorrean. Hainbat liburutako ilustrazioak egin ditu, batez ere, Célinerenak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Tardi Aldatu lotura Wikidatan