Jadon Sancho

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jadon Sancho
Jadon Sancho 2020.jpg
(2020)
Bizitza
Izen osoaJadon Malik Sancho
JaiotzaCamberwell (en) Itzuli2000ko martxoaren 25a (21 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg England national under-16 association football team2015 / 2016117
Flag of None.svg England national under-17 association football team2016 / 20171814
Flag of None.svg England national under-19 association football team2017 / 201872
Flag of None.svg Borussia Dortmund II2017 / 201730
600px Giallo e Nero con BVB09.png Borussia Dortmund2017 / 202110438
Flag of None.svg Ingalaterrako futbol selekzio nazionala2018 /
600px Man Utd stylized.svg Manchester United Football Club2021eko uztaila /
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Pisua76 kilogramo
Altuera180 zentimetro

Facebook: jadonsancho Twitter: Sanchooo10 Instagram: sanchooo10 UEFA: 250102216 Edit the value on Wikidata

Jadon Malik Sancho (Camberwell, Ingalaterra, 2000ko martxoaren 25a) Ingalaterrako futbolaria da, gaur egun Premier Leagueko Manchester United taldean jokatzen duena hegaleko jokalari moduan. Ingalaterrako futbol selekzio nazionalarekin jokatzeko ere deitzen dute. 1'80 neurtzen du, eta 7 dortsala erabiltzen.

Transfermarkt, futbol jokalariei buruzko informazioan espezializatua den orrialdearen arabera 100 milioi eurokoa da bere merkatuko balioa.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 urte besterik ez zituela Watfordek fitxatu zuen, eta behe-kategorietan hobetzen joan ondoren, Manchester Cityk erosi zuen 2015. urtean. Beste bi urte egon zen hirugarren eta bigarren taldeetan, eta 2017. urtean Borussia Dortmundek fitxatu zuen 8 milioi euro ordainduta, printzipioz bigarren taldean hastekotan. Baina harrobian 3 partidu besterik ezin izan zuen jokatu, berehala hasi baitzen lehen taldean parte hartzen.

2021eko uztailaren 5ean eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola(k) Asistentziak
Borussia II 2017 3 0 1
Borussia 2017-2021 137 50 64
Manchester United 2021-

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrarekin 2018ko urriaren 12an egin zuen debuta, eta geroztik 20 partidu jokatu ditu, 3 gol sartuz.

2020ko Eurokoparako deialdian sartu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]