Jagten
Jagten (euskaraz: «Ehiza») 2012ko Thomas Vinterberg daniar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilariak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako drama film bat da. Mads Mikkelsen, Alexandra Rapaport, Thomas Bo Larsen eta Annika Wedderkopp aktoreek antzeztu zuten.
2012ko Torontoko Zinemaldian estreinatu eta 2012ko Cannesko Zinemaldian lehiatu zen, Gizonezko Aktore Onenaren Saria irabaziz (Mikkelsen).
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Danimarkan, Lucas (Mads Mikkelsen) denek elkar ezagutzen duten herri txiki bateko maisua da. Emazteak utzi berri du, eta bien semea ere berekin eraman du; Lucasek ez daki zergatik. Egunero, bere adiskiderik onena den Theoren (Thomas Bo Larsen) alaba basoan barna bere lantokia den haurtzaindegira eraman ohi du. Egun batez, Klara Annika Wedderkopp izeneko neskato horrek egotziko dio sexu erasoa egin diola.
Filmak erakusten du salaketa horrek zer eragin duen Lucasengan, Klararengan eta Klararen aitarengan, eta herritarrek nola erantzuten duten. Film guztia gidatzen duen galdera da ea zer egiten den haur baten aurkako sexu abusu baten aurrean.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mads Mikkelsen: Lucas
- Alexandra Rapaport: Nadja, Lucasen neskalaguna
- Thomas Bo Larsen: Theo, Lucasen lagunik onena
- Susse Wold: Grethe
- Lars Ranthe: Bruun, Lucasen anaia
- Anne Louise Hassing: Agnes, Theoren emaztea
- Bjarne Henriksen: Ole
- Annika Wedderkopp: Klara, Theoren alaba
- Lasse Fogelstrøm: Marcus, Lucasen semea
- Ole Dupont: Lurjabea / Abokatua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jagten filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Danieraz) (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2012ko filmak
- Thomas Vinterbergek zuzendutako filmak
- Thomas Vinterbergek idatzitako filmak
- Tobias Lindholmek idatzitako filmak
- Mads Mikkelsenek antzeztutako filmak
- Thomas Bo Larsenek antzeztutako filmak
- Alexandra Rapaportek antzeztutako filmak
- Susse Woldek antzeztutako filmak
- Lars Ranthek antzeztutako filmak
- Anne Louise Hassingek antzeztutako filmak
- Bjarne Henriksenek antzeztutako filmak
- Lasse Fogelstrømek antzeztutako filmak
- Thomas Vinterbergek antzeztutako filmak
- Troels Thorsenek antzeztutako filmak
- Jytte Kvinesdalek antzeztutako filmak
- Rasmus Lind Rubinek antzeztutako filmak
- Annikak antzeztutako filmak
- Duilio Marziok antzeztutako filmak
- Karina Fogh Holmkjærrek antzeztutako filmak
- Thomas Ravnek antzeztutako filmak
- Thomas Vinterbergek ekoitzitako filmak
- Sisse Graum Jørgensenek ekoitzitako filmak
- Morten Kaufmannek ekoitzitako filmak
- Nordisk Filmek ekoitzitako filmak
- Danimarkako film dramatikoak
- Eskola jazarpenari buruzko filmak
- Pedofiliari buruzko filmak
- Irakasleei buruzko filmak
- Eguberriei buruzko filmak
- Danimarkan girotutako filmak
- Danierazko filmak