Jaiegun
Jaieguna, lanik egiten ez den eguna; batez ere, lan egin gabe eta, gehienetan, ekitaldi edo josteta jakinez ospatzen den egun berezia. Herrialdeen arabera egun bat edo beste bat izan daiteke. Herri askotan igandea izaten da jaiegun ofiziala, judutar[1] eragineko herrialdetan, berriz, larunbata eta islam[2] erlijioa duten herrialdeetan ostirala da.
Asteko jaiegunez gain, herrialde bakoitzeko Gobernuak beste egun zehatz batzuk ezartzen ditu jai egun, arrazoi ezberdinengatik, erlijiozkoak, kulturalak edota politikoak.
Oro har, jaiegun hauek ez dira kontuan hartzen prozesuko epe-mugetan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Kategoria:Judaismoaren jaiegunak. 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
- ↑ Islam. 2022-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
![]() |
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |