Jaime Giménez Arbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaime Giménez Arbe
Bizitza
JaiotzaMadril1956ko urtarrilaren 12a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
italiera
ingelesa
arabiera
frantsesa
Jarduerak
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)El Solitario

Jaime Giménez Arbe, ezizenez El Solitario, (Madril, 1956ko urtarrilaren 12a) banku atrakatzaile bat da (bere esanetan, desjabetzailea). 30 lapurreta baino gehiago leporatzen zaizkio Espainia osoko bankuetan armak erabiliz. Orobat, bi goardia zibil hilik suertatu ziren Castejónen (Nafarroa) gertatutako tiroketaren egilea izatea ere egozten diote. Horretaz gain, La Vall d'Uixón (Castelló), tiroketa batean esku hartu zuen eta polizia baten bala galdu batek beste polizia bat hil zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giménez Arbe maila ekonomiko oneko familia batean jaio zen eta gizon jantzia zen. Txikitatik agertu zuen nortasun indartsua eta inteligentzia handiko pertsona zen. Horrela definitzen du bere burua:

« Soy un ser humano generoso, valiente, amante del arte, creo que hábil en todas las cosas que hago[1] »

Harreman arazotsuak izan ditu bere bizitzan eta, adibidez, Batxilergoa egiten ari zen ikastetxetik bidali egin zuten, zuzendaria ostikoz jo zuelako. Era berean, koinata ohiak dioenez, lehenengo emaztea jotzeko ohitura handia zuen eta bizilagunek ere arazoak izan zituzten berarekin[1].

Eskizofrenia zuela-eta, soldadutzaz libratu zen. Berak ez du gaixotasuna onartzen:

« Yo soy piloto de helicópteros, patrón de embarcaciones de recreo, técnico especialista en refrigeración industrial. ¿Tú conoces a alguien con estas habilidades, entre otras, que sea esquizofrénico?[1] »

.

Lehenengo lapurreta 1971n egin zuen, 15 urte besterik ez zuenean. José Antonio Martín Gardoqui izan zuen lagun, gero Burning rock bandako bateria-jole bilakatuko zena, eta Jorge Juan kaleko denda batean 4 gitarra eta bozgorailu ekipo bat lapurtu zituzten. Carabanchelen egon behar izan zuen preso, horregatik[2].

1976an, Stockholmen, Arja Viïsanen finlandiarra ezagutu zuen.

« Era muy guapa y muy rubia, casi albina, y montaba una bicicleta de color verde[2] »

.

Bera izan zen Jaime Giménez Arberen emazte bakarra, ez baitzen Anita Sharrock irakasle britainiarrarekin sekula ezkondu. Azken honekin, bi seme izan zituen eta, atxiloketaren ondoren, harremana bertan behera geratuko zen[2].

« Un día, Arja me anunció que estaba embarazada. Iba a ser padre. Pero añadió que pertenecía a una familia finlandesa muy tradicional y que sus padres y hermanos no aceptarían de buen grado su condición de madre soltera, por lo que lo adecuado sería que nos casáramos. Me quedé anonadado. ¿Casarme yo? Yo amaba a Arja, formábamos una pareja estable y a mí no me disgustaba la idea de fundar una familia, pero el matrimonio no entraba dentro de mis planes inmediatos. Eso era entrar en el resbaladizo terreno de las responsabilidades. Finalmente, acepté su propuesta, y el 19 de junio de 1977 nos casamos en un juzgado de Estocolmo. (...) Tres meses después, ella empezó a sentirse mal. Una hemorragia repentina le había empapado la falda de sangre. Habíamos perdido a nuestro hijo[2] »

.

Kartzelan egon zen Erresuma Batuan, droga trafikoa zela medio eta beste 8 epaiketa zeuzkan zain Espainian hainbat arrazoirengatik.

5 hizkuntza hitz egiteko gai da: gaztelera, ingelesa, italiera, frantsesa eta portugesa.

Atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Operación Gloria deitu zitzaion 2007ko uztailaren 23an Figueira da Fozen El Solitario atxilotzea ekarri zuen polizia-ekintzari. Polizia espainiarrak eta portugaldarrak batuta aritu ziren eta beste banku-lapurreta bat egitekotan zegoela harrpatu zuten.

Bizarra, bibotea eta ileordeak erabili ohi zituen, balen aurkako txalekoa, eta 3 arma (2 motz eta automatiko bat). Etxean eta lokal batean, arma gehiago ere aurkitu zizkioten, munizioa eta nortasuna aldatzeko beste hainbat materialekin batera.

« Hola a todos, soy El Solitario. ¡Salud españoles![3] »

.

Preso[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 27an gose greba bati ekin zion Lisboako segurtasun handiko kartzelara eraman zutelako.Bi egun geroago bertan behera utzi zuen.

Onartuta du atraku delituak, baina ez hilketak:

« robaba bancos para liberar al pueblo español de los atracos de éstos[4] »

.

2009an, bere autobiografia argitaratu zuen: Me llaman El Solitario. Autobiografía de un expropiador de bancos.

Epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaime Giménez Arbek errugabea zela esan zuen, ez zituela guardia zibilak hil. Era berean, antisistema eta anarkistatzat jo zuen bere burua.[5]

47 urteko kartzela zigorra esleitu zioten 2004an egindako hilketa horiengatik.

Eguna Herria Probintzia Herrialdea Bereizgarriak
1993ko urtarrilaren 18a Ademuz Valentzia Espainia Agian anaiarekin batera, Citroen C15-ean zihoan. Sukurtsal hau ez dago, jada.
1994ko maiatzaren 2a Vivero Lugo Espainia Banco Exterior de España.
1996ko martxoaren 27a Tarazona Zaragoza Espainia Citroen C15-a erabili zuen.
1996ko maiatzaren 10a Zafra Badajoz Espainia Tiroketa goardia zibilarekin. Renault 4L-a erabili zuen.
1998ko maiatzaren 22a Mellid A Coruña Espainia Caixa Galicia atrakatu zuen.
1998ko irailaren 4a Teruel Teruel Espainia 1.778.000 pezeta lapurtu zituen Caja Inmaculadan eta todoterreno batean egin zuen alde.
1998ko uztailaren 4a Binéfar Huesca Espainia | 3.997.000 pezeta harrapatu zituen Ibercajan.
1998ko azaroaren 26a Jumilla Murtzia Espainia CAM-en bulego batean, 12,6 milioi pezeta lapurtu zituen.
1999ko martxoaren 5a La Roda Albacete Espainia Caja de Ahorros de Castilla La Manchan ia 3 milioi pezeta hartu zituen.
1999ko apirilaren 23an Socuéllamos Ciudad Real España Asalta una sucursal de la CCM haciéndose con unos dos millones de pesetas.
1999ko ekainaren 10a Calahorra La Rioja Espainia 1.197.000 pezeta eraman zituen Cajariojan.
1999ko uztailaren 14an La Estrada Pontevedra Espainia 1.668.000 pezeta lapurtu zituen Caixa Pontevedran.
1999ko uztailaren 15a Chantada Lugo Espainia
1999ko irailaren 2a Alfaro Errioxa Espainia 3 milioi baino gehiago harrapatu zituen Ibercajan.
1999ko urriaren 14an Calamocha Teruel Espainia 4,1 milioi pezeta hartu zituen Ibercajan eta Suzuki CBR 600 batean egin zuen alde.
1999ko urriaren 15a Cariñena Zaragoza Espainia
1999ko abenduaren 23a Mula Murtzia Espainia Feliz Navidad! esan zien bankuan zeudenei alde egin zuenean.
2000ko maiatzaren 10a Vall de Uxó Castelló Espainia Caja Ruralen egin zuen lapurreta eta 3,3 milioi pezeta hartu. Tiroketa handi bat izan zen bertako poliziarekin eta haietako bat hil zen kide baten bala batekin.
2000ko abenduaren 22a Gallur Zaragoza Espainia
2001eko ekainaren 14a Pina de Ebro Zaragoza Espainia
2001eko abuztuaren 18a Cee A Coruña Espainia
2001eko urriaren 9a Zuera Zaragoza Espainia
2002ko urtarrilaren 23a Calasparra Murtzia Espainia Hementxe egin zuen lorpen handiena: 100.000 euro eta urtebeteko atsedena hartu zuen.
2003ko martxoaren 26a Pozoblanco Kordoba Espainia Atraca una entidad de CajaSur y se hace con unos 30.000 euros. Huye en un Suzuki Vitara.
2003ko abuztuaren 20a Villalba Lugo Espainia
2003ko irailaren 19a Torrijos Toledo Espainia CCM-ren sukurtsal batean egin zuen atrakoa.
2004ko ekainaren 9a Castejón Nafarroa Espainia Bi goardia zibil hil zituen Errioxan gaizki atera zen atrako baten ondoren.
2006ko apirilaren 20a Sarria Lugo Espainia Langile bati tiro egin eta 835 euro eraman zituen.
2006ko maiatzaren 10a Alcobendas Madril Espainia La Moralejako auzoan. Renault Kangoo batean egin zuen ihes.
2006ko maiatzaren 12a Tres Cantos Madril Espainia
2006ko urriaren 10a L'Alcúdia Valentzia Espainia Banco Popularretik 5.000 eta 6.000 euro artean eraman zuen.
2006ko azaroaren 11 Ávila Ávila Espainia Caja de Ávila
2006ko abenduaren 14a San Agustín del Guadalix Madril Espainia 10.000 euro inguru lortu zituen. Entitate hau askotan atrakatua izan zen aurrez.
2007ko otsailaren 7a Madril Madril Espainia Canillas auzoan, Polizia Judizialaren komisaldegitik 200 bat metrora.
2007ko maiatzaren 18a Toro Zamora Espainia Langile bati tiro egin zion hankan eta 6.000 eurokin egin zuen ihes.
2007ko uztailaren 23a Figueira da Foz Coimbra Portugal Jaime Giménez, «El Solitario», atxilo hartu zuten Figueira da Fozen (Portugal), atraku bat egitera zihoanean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]