Jaime Ignacio del Burgo
Jaime Ignacio del Burgo Tajadura (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1942ko uztailaren 31 - ) euskal herritar politikari eta idazlea da. Betidanik eskuin politikoan kokatua, UPNko jarraitzaile izan zen bertatik baztertua izan arte 2008ko urrian. Beranduago Nafarroako Alderdi Popularraren birsorkuntzan parte hartu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaime del Burgo historialari frankistaren seme da. 1979tik 1980ra eta 1984an Nafarroako Foru Aldundiaren presidenteordea izan zen. 1973ko Nafarroako Foru Berriaren bultzatzaile nagusia izan zen. Egun, Espainiako Meritu Konstituzionalaren Ordenaren kide da. Zuzenbidea ikasi eta gero, abokatu izan zen. Nafarroako Unibertsitatean, zuzenbide foraleko irakasle da.
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trantsizioan (1976): Nafarroako Alderdi Sozialdemokrataren sortzaile izan zen.
- 1977: UCDko kide egiten da, Nafarroako Senatari bezala aukeratua izanik.
- 1979: UCDko Nafarroako Senatari aukeratua bigarren aldiz, I. Legegintzaldian (1979-1982).
- 1979-1983: Nafarroako Foru Aldundiaren presidenteordea eta Nafarroako UCDko presidente.
- 1983: Foru Aldundiko kargutik kendua, ondasunen bidegabeko eralketaren akusazioz, beranduago Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman ziolarik Del Burgori.
- 1981: Nafarroako UCDko presidente bezala berriro aukeratua.
- 1982: Alderdi Demokrata Popularreko (PDP) kide egiten da.
- 1983: Nafarroako Legebiltzarkide aukeratzen dute bigarren aldiz.
- 1986: PDPko senatari bezala aukeratua III. Legegintzaldian.
- 1989: PDP, Alderdi Popularrarekin batu ostean, Nafarroako Alderdi Popularreko presidente aukeratzen dute. Espainiako Kongresuko diputatua izan zen PP-UPN koaliziopean.
- 1993: Aznarrek, PPko Zuzendaritza Nazionaleko kide aukeratzen du. Kongresuan berriro diputatua.
- 1996-1999: UPN-PP koalizioko diputatua Espainiako Kongresuan berriro ere.
- Alderdi Popularreko Zuzendaritzan UPNko ordezkari 1991tik 2008ra bitartean.
- 2008: UPNtik kaleratzen dute eta PPko kide izatera pasatzen da, Nafarroan alderdia birsortuz.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernua (1979-1984) | ||
---|---|---|
Jaime Ignacio del Burgo Tajadura (1979-1980 eta 1984) eta Juan Manuel Arza Muñuzuri (1980-9-29tik 1984-1-14ra arte) (Lehendakaritza) |
- 1942ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Espainiako Trantsizio Demokratikoa
- Nafarroako ahaldun nagusiak
- Nafarroa Garaiko politikariak
- UPNko politikariak
- Zentro Demokratikoaren Batasuneko politikariak
- Nafarroako Alderdi Popularreko politikariak
- Iruñeko idazleak
- Nafarroako Unibertsitateko irakasleak
- Nafarroako Parlamentuko parlamentariak
- Espainiako diputatuak IV. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak V. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VIII. legegintzaldian
- Espainiako Historiaren Errege Akademiako kide korrespondenteak