Jaime Paz Zamora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaime Paz Zamora


73. Boliviako presidentea

1989ko abuztuaren 6a - 1993ko abuztuaren 6a
Víctor Paz Estenssoro - Gonzalo Sánchez de Lozada
Hautetsia: 1989 Bolivian general election (en) Itzuli

Boliviako presidenteordea

Bizitza
JaiotzaCochabamba1939ko apirilaren 15a (85 urte)
Herrialdea Bolivia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitologoa eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRevolutionary Left Movement (en) Itzuli

Jaime Paz Zamora (Cochabamba, Bolivia, 1939ko apirilaren 15a) boliviar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublikako lehendakari izan zen 1989tik 1993ra. Filosofia eta Politika Zientzietako ikasketak egin zituen. Boliviako lehendakariordetzarako hautagai izan zen 1980an Movimiento de la Izquierda Revolucionaria (MIR) alderdi sozialdemokrataren buruzagi gisa, Hernán Siles Zuazo lehendakari zela. Unión Democrática Popular (UDP) koalizioaren laguntza izan zuen MIRek, hain justu, komunistek eta bere osaba Víctor Paz Estenssoro eta Silesek sortutako Movimiento Nacionalista Revolucionario (MNR) alderdiak osatzen zuten koalizioaren laguntza. Irabazle atera zen arren, estatu-kolpe batek gobernua eskuratzea eragotzi zion 1982ra arte. Koalizio horrek berak Paz Estenssorori eman zion agintea 1985ean. 1989an, Alianza Democrática Nacionalista (ADN) alderdiarekin ituna egin ondoren, Boliviako lehendakaritza lortu zuen. 1997an, agintaldia bukatu eta lau urtera, berriro aurkeztu zen lehendakaritzarako hauteskundeetara, baina ADNko buru Hugo Banzerrek garaitu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]