Jaime Suárez Quemain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaime Suárez Quemain
Bizitza
JaiotzaSan Salvador1949ko maiatzaren 7a
Herrialdea El Salvador
Heriotza1980ko uztailaren 12a (31 urte)
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Jaime Suárez Quemain (San Salvador, 19491980) poeta eta kazetari salvadortarra izan zen.

Carlota Quemain eta 1925-1927 artean Erdialdeko Amerikako eta El Salvadorreko boxeo txapelduna izan zen Alex C. Suarezen semea, "La Cebolla Púrpura" literatur taldeko kidea izan zen, non David Hernandez idazleak parte hartzen zuen. Era berean, La Crónica egunkariko erredakzio burua izan zen. Antzerkian ere ibili zen.

1970eko hamarkadan, San Salvadorko erdiguneko Bella Napoles kafetegira joaten zen, poeta eta idazle gazteen biltokia zena. Toki honetatik, 1980ko uztailaren 11n, Suarez eta Julio Najarro erreportari grafikoa metrailetaz armaturiko ezezagun talde batek bortizki atera zituen. Matxetez hil zituzten, eta euren gorpuak Antigua Cuscatláneko zabortegi batean utzi zituzten, non hurrengo egunean aurkitu zituzten.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Desde la crisis donde el canto llora, 1973.
  • Un disparo colectivo, poesía, edición póstuma. San Salvador, 1980.
  • El discreto encanto del matrimonio, teatro, 1980.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]