Jainko Hitzaren Misiolariak
Jainko Hitzaren Misiolariak | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Společnost Božího Slova |
Izen laburra | S.V.D. |
Mota | erlijio-ordena katolikoa eta Christian missionary society (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Eskumendekoak | Colégio Arnaldo (en) ![]() |
Jabea | Erromatar Eliza Katolikoa |
Zeren jabe | DYRF-AM (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1875 |
Sortzailea | Arnold Janssen (en) ![]() |
webgune ofiziala |
Jainko Hitzaren Misiolariak[1] (latinez: Societas Verbi Divini - SVD), eskuarki Berbitak[1] deitua, kongregazio erlijioso katolikoa da, misiolaritzan aritzen dena. Arnold Janssenek sortu zuen 1875eko iraularen 8an, Steylen. 2016an 6.003 kide zituen, 67 herrialdetan banatuak.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kongregazioa Steylen (Herbehereak) sortu zuen 1875ean Arnold Janssen apaizak, eta batez ere Herbehereetako apaiz eta Kulturkampf izeneko eliza-estatuaren gatazkan alemaniar erbesteratuak erakarri zituen. Kulturkampfen ondorioz, talde erlijioso asko kanporatu eta mintegiak itxi zituzten Alemanian.[3]
1882an, Kongregazio misiolariak bidaltzen hasi zen Txinako Shandong probintziara, non euren metodo oldarkorrak 1890eko hamarkadaren amaieran Boxerren matxinada eragin zuten gertaeren parte izan ziren.[4] 1892an misiolariak bidali zituzten Togora, Afrika mendebaldeko herrialde txikira. Togoko misioa bereziki emankorra izan zen, 15 urte geroago Egoitza Santuak prefeta apostoliko bat izendatu baitzuen. Kongregazioren hirugarren misioa Alemaniar Ginea Berria (gaur egungo Papua Ginea Berriaren iparraldeko erdia) zen.[3] Paraguain ere misio bat ireki zuten.
XX. mendean, gizartea are gehiago hedatu zen. Iberiar Penintsulan ireki zuten lehen monasterioa Lizarran zegoen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
- ↑ SVD Argentina - Dónde estamos, Cuántos somos
- ↑ a b Limbrock, Eberhard. "Society of the Divine Word." The Catholic Encyclopedia Vol. 5. New York: Robert Appleton Company, 1909. 10 April 2020
- ↑ Paul Cohen, History in Three Keys: The Boxers as Event, Experience, and Myth (New York: Columbia University Press, 1997), pp. 19-21; Joseph Esherick, The Origins of the Boxer Uprising (Berkeley: University of California Press, 1987), pp. 79-88 and 123-27.