Sa-Ra izena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaiotza izena» orritik birbideratua)
Tutmosis III.aren Sa-Ra izena, Karnak.
Sa-Ra izena edo jaiotza izena (Sa-Ra = «Raren semea»)
Ca1SPACECa2

Neferirkara-Kakai V. dinastiako faraoiak, titulatura berri hau gehitu zuen: kartutxo baten barnean bere jaiotza izena jarriz, aurretik Sa-Ra hieroglifoa zuelarik, «Raren semea» esan nahi duena.

Printzeak, tronura iritsi baino lehen, jaiotza izena baino ez zuen, baina, koroatzerakoan, titulu berri batean bihurtzen zen: Sa-Ra izena, kartutxo baten barnean idatziz eta "Raren semea" epitetoa gehituz, honela bere jatorri jainkotiarra legitimatuz, faraoiak, Egipto, Raren Lurreko oinordeko legitimo bezala gobernatzen baitzuen.

V. dinastiatik aurrera Sa-Ra izena inskripzioetan gehien erabili zen tituluetako bat izan zen, tronu izen edo Nesut-Bity izenarekin eta Horusen izenarekin batera.

Egiptoko Inperio Ertainetik aurrera, XI. dinastian eta XII. dinastian, egiptoar faraoiek bost titulu jasotzen zituzten. Jaiotza izenari beste lau gehitzen zizkioten tronura igotzen zirenean. Honako hauek ziren:

Horusen izena, Nebtyren izena, Urrezko Horusen izena, Tronu izena edo Nesut-Bity izena, eta jaiotza izena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]