Jakob
| Jakob | |
|---|---|
| Biblia | |
Jakob aingeruarekin borrokan, Gustave Doréren margolana | |
| Argitalpena | |
| Ageri den obrak | ikusi
|
| Datu biografikoak | |
| Jaiotza | Kanaan |
| Heriotza | Egipto |
| Sexua | Gizona |
| Jarduera | artzaina |
| Familia | |
| Aita | Isaak |
| Ama | Rebeka |
| Ezkontidea(k) | Leah Bilhah (en) Rakel Zilpa (en) |
| Seme-alabak | |
| Anai-arrebak | ikusi
|
Bibliako lehen liburuko, Genesia edo Hasiera liburuko patriarka bat da.
Hasieran Jakob[1] (hebreeraz: יַעֲקֹב, Yaʿakov, "orpotik helduta") eta gero Israel (hebreeraz: יִשְׂרָאֵל, Yisraʾel; arabieraz: إِسْرَائِيل, Isrāʾīl; "Jainkoa borrokatzen duena") Biblian agertzen den israeldarren hiru patriarka nagusietako bat da, Abrahamen iloba, Isaak eta Rebekaren semea eta Israelgo hamabi tribuen arbasoa izan zena.
Hasierak Jakobek hamabi seme izan zituela dio, gero israeldarren arbasoak izango zirenak:
| « | Hamabi izan ziren Jakoben semeak. Learen semeak Ruben, Jakoben lehen-semea, Simeon, Lebi, Juda, Isakar eta Zabulon izan ziren. Rakelen semeak, Josef eta Benjamin. Rakelen neskame Bilharen semeak, Dan eta Neftali. Learen neskame Zilparen semeak, Gad eta Axer. Hauek dira Jakobi Mesopotamian sortu zitzaizkion semeak. | » |
Kanaanen lehorte handia zegoenez, Egiptora joan zen (non Josef bere semea erregeordea zen). Bertan hil omen zen ehun eta berrogeita zazpi urterekin. Bere gorpuzkiak Moisesek, Aaronek eta Egiptotik ihes egin zuten beste juduek eraman ei zituzten Jakob patriarkak nahi zuen lurraldera.