Jakob Steiner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jakob Steiner
JakobSteiner.jpg
Bizitza
Jaiotza Utzenstorf1796ko martxoaren 18a
Herrialdea  Suitza
Heriotza Berna1863ko apirilaren 1a (67 urte)
Hezkuntza
Heziketa Heidelbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Berlin
Enplegatzailea(k) Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia

Jakob Steiner (Utzenstorf, 1796 - Berna, 1863) suitzar matematikaria izan zen. Geometria proiektiboaren sortzaileetako bat. 14 urte zituen arte ez zekien ez irakurtzen ezta idazten ere. Bere gurasoen esanaren kontra 18 urte zituela Yverdon hiriko Pestalozzi eskolara joan zen. Han geometriarako zuen erraztasun handia erakutsi zuen. Gerora Heidelbergen eta Berlinen egin zituen ikasketak. 1826. urte aldera argitaratu zituen lehen lanak eta 1832. urtean Könisgbergeko unibertsitateko ohorezko doktore-titulua jaso zuen. Handik bi urtera Berlingo unibertsitatean geometria-sailaren arduradun hautatu zuten; postu hartan aritu zen lanean hil arte. Apollonio Pergakoa greziarraren ondoren izan den geometrialaririk handientzat hartua izan da Steiner. Bere izeneko teorema, Steinerren gainazala (edo erromatar gainazala), eta Poncelet-Steinerren teorema azaldu zituen, besteak beste. Beste ikerketa asko ere egin zituen: kurba aljebraikoen tasunez, kurben maximoez eta minimoez, etab. 1881 eta 1882. urteetan, Gesammelte Werke izenaz, haren idatzien bilduma argitaratu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]