Jakoben ametsa
Itxura
Jakoben ametsa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | José de Ribera |
Sorrera-urtea | 1639 |
Izenburua | El sueño de Jacob |
Mugimendua | Barrokoko margolaritza |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 179 () × 233 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 71C3121 |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa Aranjuezko errege jauregia (1814) La Granja de San Ildefonso Errege Jauregia (1766, 1746) |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P001117 |
Jabea | Fernando VII.a Espainiakoa, Karlos III.a Espainiakoa, Elisabet Farnesio eta Filipe V.a Espainiakoa |
Argumentu nagusia | Jacob's Ladder (en) |
Jakoben ametsa Jusepe de Ribera espainiar margolari barrokoaren koadroa da. 179 zentimetroko garaiera eta 133 zentimetroko zabalera du. Gaur egun, Madrilgo Prado museoan gordetzen da.
XVII. mendean, ohikoak dira pasarte honen irudikapenak eskailera tartean dagoela, baina badirudi Ribera artzainaren gizatasuna nabarmendu nahi izan zuela. Bertsio hau oso naturalistatzat jotzen da protagonista irudikatzeko garaian, baina fantasia ere igartzen zaio gora eta behera dabiltzan aingeruen ikuspegi lausoan. Apika, xehetasun horregatik eta urre kolorearen gamagatik, antzina koadroa Murillorena zela uste izan zuten.
Eszena honek Itun Zaharreko pasarte bat irudikatzen du, Genesiaren liburuko 28. atalean agertzen dena.