Jamón, jamón

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:39, 23 urtarrila 2016

Jamón, jamón (euskaraz Urdaiazpiko, urdaiazpiko) 1992ko Juan José Bigas Luna kataluniar zinema zuzendariaren komedia erotiko filma bat da. Bertan, Stefania Sandrelli, Anna Galiena, Penélope Cruz, Javier Bardem, Jordi Mollà eta Juan Diego aktoreek antzeztu zuten.

1992ko Veneziako Mostran Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia lortu zuen (Juan José Bigas Luna). Filma Zaragozako probintzian dagoen Monegroak eskualdean filmatu zen, bertako oraindik gaur egun ikusgai dagoen Osborne edariaren iragarkiaren zezenaren eszena aski esaguna bilakatu zelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

José Luis (Jordi Mollà) gizonezko barne-arropa ekoizten duen lantegi batetako nagusiak diren senar-emazte (Juan Diego eta Stefania Sandrelli) dirudun batzuen semea da, lantegi horretan bere neskalaguna den Silviak (Penélope Cruz) lan egiten duelarik. Silvia haurdun gelditzean, José Luisek bere gurasoen iritziari aurka eginez Silviari berarekin ezkonduko dela hitzematen dio. José Luisen amak Silviak bere semearekin ezkontzeko adina maila ez duela uste du, hortaz Raúl (Javier Bardem) izeneko zezenlari bat Silvia maitemindu eta semearengandik banandu dezan kontratatuko du. Baina istorioa korapilatuz joango da, Raúl bera Silviaz maitemindu eta Silviak guztia bere mutilagunaren amak prestatua izan dela ohartzen baita.

Aktoreak

Kanpo loturak