Jamala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jamala
ESC2016 - Ukraine Meet & Greet 17 (square crop).jpg
Bizitza
Izen osoa Сусана Алимовна Джамаладинова
Jaiotza Ox1983ko abuztuaren 27a (35 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, opera abeslaria, kantugilea eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
soula
electroa
popa
folk musika
Ahots mota sopranoa
Diskoetxea Moon Records Ukraine
Universal Music Group
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama
http://jamalamusic.com/

Jamala (Susana Alimivna Jamaladinovna; Ox, Kirgizistan, 1983ko abuztuaren 27a), ukraniar abeslari, konpositore eta aktorea da. 2016ko Eurovision Abesti Leihaketa irabazteagatik ezagutzen zaio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamala Kirgizistanen jaio zen, hau Sobiet Batasunaren parte zenean. Haren aita Krimear Tatariarra da, eta ama Armeniarra. Haren Krimear Tartaro arbasoak Stalinen 1944ko deportazioan iritsi ziren Ox-era, eta 1989an bueltatu ziren Krimeara. Haren armeniar familia Nagorno-Karabakhekoa da. Jamalaren ama-hizkuntza errusiera da, eta ukraniera ikasi zuen nerabezaroan. Krimeako tatareran idatzi izan arren, ez du hizkuntza honetan trebetasunik.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamala musikan haurtzarotik dago murgilduta. Haren lehen grabazio profesionala bederatzi urte zituela egin zuen, Krimear Tartaro haur kantak abesten. Simferopolgo musika unibertsitatean ikasi zuen, eta Ukraniako Tchaikovsky musika akademia nazionalean atera zuen opera-kantari titulua. Bere lehen diskoa, For Every Heart, 2010ean argitaratu zuen, You are made of love edo It's me, Jamala bezalako abestiekin. Disko horretako Smile abestiarekin 2011ko Eurovisiongo ukraniar selekzioan parte hartu zuen, jendearen gustokoenetarikoa bihurtzen, baina azkenean erretiratu egin zen. Bere bigarren diskoa 2013an atera zuen, All or Nothing izenekoa. 2014an bere hirugarren diskoa atera zen, Thank you, eta 2015an Podykh.

Eurovision 2016[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jamalak Ukrania 2016ko Eurovisionean errepresentatu zuen, leihaketa irabazten. Honek Ukraniaren bigarren biktoria suposatu zuen. Jamalak bere abestiaren letra 2014an idatzi zuen, eta bere birramonaren deportazioaren istorioa kontatzen zuen abestia sortu zuen. Jamalak bigarren semifinalean parte hartu zuen, bigarrena bukatuz 287 punturekin. Finalean, epaimahaiaren botoetan bigarren eta telebotoan lehena bukatu ondoren, 534 punturekin irabazi zuen. Kanta honek Errusian kritika handiak sortu zituen, Errusia eta Ukraniaren arteko gerrari buruzko propaganda erabiltzen zuela esanez. Irabazi ondoren, Ukraniar presidente zen Viktor Poroshenkok Ukraniako jendearen artistaren saria eman zion, eta UNICEFeko bozeramaile egin zuten.