James Baker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
James Baker
JamesBaker.jpeg
White House Chief of Staff

1981eko urtarrilak 20 - 1985eko otsailak 3
Jack Watson - Donald Regan
67. United States Secretary of the Treasury

1985eko otsailak 4 - 1988ko abuztuak 17
Donald Regan - Nicholas F. Brady
61. Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkaria

1989ko urtarrilak 20 - 1992ko abuztuak 23
George P. Shultz - Lawrence Eagleburger
10. White House Chief of Staff

1992ko abuztuak 24 - 1993ko urtarrilak 20
Samuel K. Skinner - Mack McLarty
Bizitza
Jaiotza Houston1930eko apirilaren 28a (87 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita James A. Baker, Jr.
Hezkuntza
Heziketa Princetongo Unibertsitatea
The Hill School
University of Texas School of Law
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea ofiziala, abokatua, diplomazialaria eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Sinesmenak
Erlijioa Estatu Batuetako eliza episkopalianoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
James Addison Baker, III Signature.svg

James Addison Baker, III.a (Houston, Texas, AEB, 1930eko apirilaren 28a -) estatubatuar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Princetongo Unibertsitatean ikasi ondoren, 1952-1954 bitartean Itsas Armadan soldadutza egin eta zuzenbide-ikasketak egin zituen Texasko Unibertsitatean. 1957-1975 bitartean abokatutzan jardun zuen, eta 1970az geroztik buru-belarri sartu zen politikagintzan.

Alderdi Errepublikanoko hainbat kanpainetan parte hartu ondoren, Etxe Zuriko idazkari nagusi, Segurtasunerako Kontseilu Nazionalaren buru eta atzerri-politikarako aholkulari izan zen Ronald Reaganen lehen agintaldian (1981-1985), eta Altxor Publikoaren idazkari bigarrengoan (1984-88). Kargu horretan zegoela egin zion Nazioarteko Diru Funtsari Baker Plana deritzon Hirugarren Munduko herrialdeei beren kanpo-zorra gutxitzen laguntzeko proposamena.

George Bush lehendakariaren agintaldian, berriz, Estatu-idazkari izan zen Baker; kargu horretatik Ekialde Hurbilerako politikan, batez ere Persiako golkoko gerra garaian, parte hartu zuen eta Gorbatxovek gobernatzen zuen Sobiet Batasunarekiko hurbilketa eginez jarraitu zuen.

1992an Bushen berrautaketarako kanpaina zuzentzeko utzi zuen Estatu-idazkaritza, baina ez zuen bere helbururik lortu. Gero merkataritzako aholkulari bilakatu zen, 1997an Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Mendebaldeko Saharan bizi den gatazkarako NBEaren ordezkari izendatu zuen arte. Fronte Polisarioaren eta Marokoren arteko hainbat bilera eta elkarrizketa antolatu ondoren, 1998an Saharari buruzko erreferenduma egiteko hitzarmena lortu ahal izan zen. Hala ere, 2004. urtean, elkarrizketek aurrera egiten ez zutela ikusita, NBEaren ordezkari izateari utzi zion.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Baker Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]