James Clerk Maxwell teleskopioa (JCMT), Hawaiiko Mauna Kea sumendian dagoen teleskopio azpimilimetriko bat da, 4092 metroko garaieran, zehazki espektroaren gune azpimilimetrikoetan lan egiten duen munduko teleskopiorik handiena[1]. Teleskopio honek, gure Eguzki Sistema, izarrarteko hautsa eta gasa edo urrutiko galaxiak aztertzeko egitasmoetan parte hartzen du.