James Ellroy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
James Ellroy
JamesEllroy.jpg
Bizitza
Jaiotza Los Angeles1948ko martxoaren 4a (69 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea, autobiografialaria eta gidoilaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa detektibe-fizkioa
IMDb nm0255278
https://www.jamesellroy.net/

James Ellroy (Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1948ko martxoaren 4a) ingelesezko idazlea da. Ellroyren hainbat lan zinemara eraman dute, White Jazz (2012), besteak beste.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar urte zituela, ama hil zioten, eta ez zuten hiltzailea sekula aurkitu. Gertakari horrek bere bizitza markatu zuen. Delinkuentzia, droga eta alkoholari heldu zion. Presondegia ezagutu zuen, aberatsen etxeetan lapurtzeagatik.

Egun batean, ordea, bizitza zuzentzea erabaki, eta idazteari ekin zion. Hogeita hamahiru urte zituela idatzi zuen lehen liburua, Brown´s Requiem (1981). Eleberri beltz modernoan sailkatu behar da Ellroyren lana. Pertsonaia nagusiak detektibeak, poliziak eta hiltzaileak dira. Hiru liburuko sorta bat idatzi zuen, Lloyd Hopkins Los Angelesko polizia protagonistatzat hartuta: Blood on the Moon, Because the Night (1984) eta Suicide Hill (1986).

Horren ondoren, beste lau liburuko bilduma idatzi zuen, Los Angeles hiria kokaleku hartuta: The Black Dahlia (1987, amari dedikatua), The Big Nowhere (1988), L.A. Confidential (1990) eta White Jazz (1992).

Azken idazlanak hauek dira: American Tabloid (1995), My Dark Places (1996) eta The Hilliker Curse: My Pursuit of Women (2010).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Ellroy Aldatu lotura Wikidatan