James H. Clark

Wikipedia, Entziklopedia askea
James H. Clark

Bizitza
JaiotzaPlainview (Texas)1944ko martxoaren 23a (79 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Kristy Hinze  (2009 -
Hezkuntza
HeziketaTulane Unibertsitatea
Utahko Unibertsitatea
University of New Orleans (en) Itzuli
Tesi zuzendariaIvan Sutherland
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, ingeniaria eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala

James H. Clark (Plainview, Texas, 1944ko martxoaren 23a) estatubatuar informatikaria eta enpresaburua da.

Fisikako ikasketak egin zituen New Orleansko Unibertsitatean (1971), baina informatikako doktoregoa egin zuen, Utahko Unibertsitatean. Ordenagailuen teknologian izan diren enpresa indartsuenetako bi sortu zituen: Silicon Graphics, Inc. (SGI) eta Netscape. SGI enpresak 3 dimentsioko aplikazio aurreratuetarako softwarea eta prozesatzaileak sortzen ditu: hegaldien simulaziorako, diseinu aeroespazial eta automoziokorako, Interneteko irudietarako, zinemako efektu berezietarako, eta abar. 1994an, Clarkek Netscape enpresa sortu zuen Marc Andreesenekin batera, eta Interneteko lehen bilatzailearen bertsio aurreratua (NCSA Mosaic) merkaturatu zuen. Clarkek Healtheon Corp. enpresa ere sortu zuen. Enpresa horrek Internet eta web teknologia erabiltzen ditu informazio- eta komunikazio-sistemak sustatzeko osasungintzan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]