James Hetfield

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
James Hetfield
JamesHetfield2012.jpg
Bizitza
Jaiotza Downey (Kalifornia)1963ko abuztuaren 3a (54 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, musikagilea, musikaria, bateria-jotzailea, baxu-jotzailea eta skateboarderra
Kidetza Metallica
Genero artistikoa rocka
Ahots mota baritonoa
Musika instrumentua gitarra
pianoa
Diskoetxea Elektra Records
IMDb nm0381723
http://www.metallica.com/
James Hetfield Madrilen 2009n.

James Alan Hetfield (Downey, Kalifornia, 1963ko abuztuaren 3a - ) Metallica musika taldearen abeslari, gitarra erritmikoa eta konpositorea da. Bere haurtzaroa nahiko zaila izan zen. Haren guraso Virgil Hetfield (kamioi gidaria) eta Cynthia (operako abeslaria) Christian Science izeneko talde erlijiosoko kide ziren. Talde honen ideologiaren arabera, medikamentuen erabilera guztiz debekatuta dago. Jamesen gurasoak hamahiru urte zituenean banandu eta 16 urte zituenean bere ama minbiziaz hil egin zen. Azken gertakari honek eragin handia izan zuen Jamesengan eta urteekin honi buruz hitz egingo zuen bere abestietan.

Lehenengo musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

9 urterekin, piano klaseekin hasi zen. Geroago, bere anaia Davidekin bateriarekin hasi egin zen. Baina nerabezaroa heltzean gitarra oso gustuko zuela konturatu eta jotzen ikasten hasi zen. Urte horietan Jamesek bere lehengo taldea eratu zuen, Obsession deitutakoa. Phantom Lord taldea eta bere graduazioa eta gero, bere lagun Ron McGovneyrekin beste talde bat sortu zuen. Haien bateria musika taldetik joan eta Lars Ulrich (gaur egungo Metallicako bateria) kontratatu zuten. Azkenean Dave Mustaine (Megadeth taldearen sortzaile, abeslari, gitarra eta konpositore nagusia) eta Cliff Burton kontratatu zuten. McGovney jadanik ez zuen jotzen haiekin. Baina, Mustainen portaerak gauzak zaildu zituen eta azkenean Exodus taldeko Kirk Hammett (gaur egungo Metallicako gitarra) taldean sartu eta Metallicaren lehen albuma grabatu zuten.

Hortik aurrera, James Hetfield Metallicaren abestien konposizio melodiko eta harmonikoa landu izan ditu. Gainera, abestien letrekin eta ekoizpenarekin jardun egon da. 1992an Freddie Mercury abeslariaren ohorez egindako kontzertuan parte hartu zuen Metallica, Black Sabbath, Queenen kide eta Tony Iommirekin.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metallicarekin:

Istripuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Master Of Puppets albumaren biran zegoela, skate batekin zebilela, jauzi eta egun batzuk gitarra jo gabe egon behar izan zuen. 1992n, Jamesek istripu bat izan zuen Guns N' Roses taldearekin batera egindako kontzertu batean, Fade to Black jotzen zuen bitartean. James piroteknia dorre baten gainean jarrita zegoen, ez baitzekien piztuta zegoela. Hau dela eta, denboraldi bat jo gabe egon zen eta Metal Churcheko John Marshallek bere postua hartu zuen. Jamesek ere baja hartu zuen egun batzuetan 2000n gaixotasun batengatik.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997n Francesca Tomasini argentinarrarekin ezkondu zen. Gaur egun hiru seme-alaba dauzkate: Cali Tee, Castor Virgil eta Marcella.

Birgaitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

St. Anger albumaren grabazioan James Hetfield birgaitzean sartu zen bere alkoholismo gogorrarengatik. Egoera hau Some Kind of Moster dokumentalean ikusteko aukera dago. Gainera Jason Newsted Metallicatik atera egin zen. Hetfield 2003n berriro bueltatu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]