James Larkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
James Larkin
Larkin statue, Belfast - geograph.org.uk - 439119.jpg
Deputy to the Dáil

ekaina 1943 - maiatza 1944
Bizitza
Jaiotza Liverpool1876ko urtarrilaren 21a
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Heriotza Dublin1947ko urtarrilaren 30a (71 urte)
Hobiratze lekua Glasnevin hilerria
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta sindikalista
Kidetza 11th Dáil
9th Dáil
6th Dáil
James Larkin sindikalariaren estatua Dublingo O'Connell Street kalean.

James Big Jim Larkin, irlanderaz Séamas Ó Lorcáin (1876ko urtarrilaren 21a, Liverpool - 1947ko urtarrilaren 30a, Dublin) irlandar sindikalista eta sozialista bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Ingalaterrako Liverpool hirian jaioa izan, gurasoak jatorriz Armagh konderrikoak zituen. Gerora, familia osoa Irlandako Down konderriko Burren udalerrira aldatu zen, etxalde txiki batera. Txiro eta estuasun ekonomiko larrien erdian hazi zen. Haurra zelarik, heziketa oinarri-oinarrizkoa jaso eta berahala hasi zen lanean lanbide ugaritan. Azkenik, sozialismoaren pentsamoldeak erakarri zuen.

1905. urterako buruzagi sindikalista zen. 1907an Belfast hirira joan eta han Irish Transport and General Workers' Union ("Irlandar Garraiolari eta Langileen Sindikatua") sindikatu boteretsuaren, Irlandako Alderdi Laboristaren eta Workers' Union of Ireland ("Irlandako Langileen Batasuna") sindikatuaren sorreran parte hartu zuen.

Dena den, Larkini ospea batez ere 1913ko Dublingo greba erraldoian eduki zuen paper garrantzitsuagatik datorkio, greba hura dublindarren oroimen kolektiboan aski nabarmendua gelditu baita, bertan jazo ziren kale istiluengatik. Oraindik, gaur egun ere, Dublingo historiaren pasarte garrantsitsuenetako bat bezala oroitua da. Gertakari hartan jaso zuen Big Jim ("Jim Handi") ezizena.

1913-1924 bitartean Ameriketako Estatu Batuetan egon zen. Han Estatu Batuetako Alderdi Sozialistako kide egin eta nazioarteko mugimendu sindikalistan burubelarri sartu zen. Sobiet Batasunarekiko atxikimendua agertu eta Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak anarkista kriminal bat izatea leporatuta, Sing Sing espetxean 5 eta 10 urte bitarteko zigorra ezarri zioten. 1923an barkamena eman, kaleratu eta atzerriratzea behartu zuten.

Irlandara itzultzean, komunismoaren aldeko ekintzaile bilakatu eta diru-biltze kanpainetan jardun zuen, Anglo-Irlandar Itunaren aurka 1922ko Irlandako Gerra Zibilean borrokatu zuten IRAko ekintzaile espetxeratuak askatzearen alde.

Dáil Éireannean (legebiltzarrean) biltzarkidea ere izan zen, Irlandako Alderdi Laboristaren izenean.

Gaur egun, haren estatua bat dago O'Connell Streeten, beste irlandar ospetsuen estatuekin batera.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Larkin Aldatu lotura Wikidatan