James Paget

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Paget.

Sir James Paget (Yarmouth, Ingalaterra, 1814ko urtarrilaren 11 - Londres, Ingalaterra, 1899ko abenduaren 30a) ingeles kirurgialari eta patologoa izan zen. Patologiaren sortzailetzat hartu izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1834-1871 urte-bitartean Londresko Saint Bartholomew erietxean lan egin zuen, eta 1875. urtean Londresko Royal College of Surgeons kirurgialarien eskolako lehendakari izan zen. 1834. urtean, trikinosia sortzen duen bizkarroia aurkitu zuen. Ikerketa asko egin zuen bularreko minbiziaren eta osteitisaren inguruan.

"Pageten gaixotasuna" edo osteitis deformatzailea deritzona Pagetek aurkitu zuen 1876an. Hezurretako gaixotasuna da. Hezurraren egitura suntsitu ondoren, bigundu egiten da hasieran, eta gero ez da behar bezala kaltzifikatzen. Jende helduarengan azaltzen da, gizonezkoengan gehienetan, eta hezur bat baino gehiago hartzen du aldi berean. Tibia, berna-hezurra, bizkarrezurra eta burezurra izaten dira gehien hartzen dituen hezurrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Paget Aldatu lotura Wikidatan