James Thomson (B.V.)

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Thomson (B.V.)
The Poetical Works of James Thomson frontpiece (from a photograph taken in 1869).png
Bizitza
JaiotzaPort Glasgow1834ko azaroaren 23a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaLondres1882ko ekainaren 3a (47 urte)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Military Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, autorea, idazlea eta kritikaria
Izengoitia(k)Bysshe Vanolis
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Signature of James Thomson (B.V.).svg

James Thomson (Port Glasgow, Renfrewshire, 1834ko azaroaren 23a - Londres, 1882ko ekainaren 3a) eskoziar poeta izan zen, Bysshe Vanolis izenaz ezaguna. Militarra izan zen 1862 arte. Ondoren Londresen bizi izan zen. Bradlaugh lagunarekin batera pentsamolde askearen defendatzailea izan zen. National Reformer aldizkarian argitaratu zituen saiakerak eta poesiak. Ezkortasuna eta irudimena dira haren literatura-lanen ezaugarri nagusiak: The City of Dreadful Night (1880, Gau izugarriko hiria) eta Vane´s Story and Other Poems (1881, Vaneren historia eta beste zenbait poema).

Sarritan erabili zuen Bysshe Vanolis izengoitia bere lanetan, Percy Bysshe Shelley eta Novalis poeten izenen ondorioz edo horietatik hartuta. Bere aurreko James Thomson poeta eskoziarretik bereizteko, izenaren ondoren B.V. jarri izan zaio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Thomson (B.V.) Aldatu lotura Wikidatan