James Thomson (B.V.)
James Thomson (B.V.) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Port Glasgow eta Eskozia, 1834ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1882ko ekainaren 3a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Highgate Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Military Academy, Woolwich (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta kritikaria |
Izengoitia(k) | Bysshe Vanolis |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
James Thomson (Port Glasgow, Renfrewshire, 1834ko azaroaren 23a - Londres, 1882ko ekainaren 3a) eskoziar poeta izan zen, Bysshe Vanolis izenaz ezaguna. Militarra izan zen 1862 arte. Ondoren Londresen bizi izan zen. Bradlaugh lagunarekin batera pentsamolde askearen defendatzailea izan zen. National Reformer aldizkarian argitaratu zituen saiakerak eta poesiak. Ezkortasuna eta irudimena dira haren literatura-lanen ezaugarri nagusiak: The City of Dreadful Night (1880, Gau izugarriko hiria) eta Vane´s Story and Other Poems (1881, Vaneren historia eta beste zenbait poema).
Sarritan erabili zuen Bysshe Vanolis izengoitia bere lanetan, Percy Bysshe Shelley eta Novalis poeten izenen ondorioz edo horietatik hartuta. Bere aurreko James Thomson poeta eskoziarretik bereizteko, izenaren ondoren B.V. jarri izan zaio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Thomson (B.V.) |
- (Ingelesez) James Thomsonen poesia-lanak