Jamgo minaretea

Koordenatuak: 34°23′47″N 64°30′57″E / 34.396386°N 64.515888°E / 34.396386; 64.515888
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jamgo minaretea
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Minaret and Archaeological Remains of Jam
Kokapena
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaGhor probintzia
Afganistango barrutiaShahrak District
Koordenatuak34°23′47″N 64°30′57″E / 34.396386°N 64.515888°E / 34.396386; 64.515888
Map
Historia eta erabilera
Gizateriaren Ondarea arriskuana2002 -
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
Dimentsioak65 (altuera) m
Azalera600 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia211-001
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Jamgo minaretea mendebaldeko Afganistanen eraikitako minarete bat da, ekialdeko arte islamiarraren adierazgarririk nabarmenetako bat dena; 2002an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, inguruko aztarna arkeologikoekin batera. Hari ibaitik gertu dagoen Shahrak barruti urrun eta ia irisgaitzean dago.

Funtsean, 65 metroko altuera duen adreiluzko zutabe edo dorre eder bat da, 1163 eta 1202 urteen artean eraikia. Afganistanen bihotzean dago, 2500 metroko garaiera duen haran batean, isolatuta. Monara, 60 kilometro hegoaldera dagoena, hiri gertuena du eta Kabul Afganistango hiriburutik 599 kilometrora dago.

Jamgo minaretearen arkitektura eta dekorazio berritzaileak paper esanguratsua izan zuten arte eta arkitekturaren garapenean Indiako azpikontinentean eta bere inguruetan. Minaretea eta horri lotutako aztarna arkeologikoak, eskualde hau XII. eta XIII. mendeen artean domeinatu zuen ghuridar zibilizazioaren indar eta kalitatearen aparteko testigantza dira.

Labean egindako adreiluz guztiz eraikia, mosaiko esmaltatu, iztuku eta adreiluz eginiko bere apainketa trinkoagatik ospetsua da, kaligrafia kufiko eta naskhi txandakako bandaz, jarraibide geometrikoz eta Koranaren bertsoz osatua dagoena. 2002tik, minaretea arriskuan dagoen munduko ondarearen zerrendan dago, higadura arrisku larrian, eta ez dute aktiboki mantendu.[1] 2014an, BBCk dorrea erortzeko zorian zegoela jakinarazi zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]