Jan Žižka
| Jan Žižka | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Trocnov, 1360 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Žižkovo Pole eta Přibyslav, 1424ko urriaren 11 (63/64 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | txekiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | buruzagi militarra, politikaria eta soldadua |
| Lantokia(k) | Praga eta Tábor |
| Zerbitzu militarra | |
| Gradua | komandante buru |
| Parte hartutako gatazkak | Grunwaldeko gudua Hustar gerrak Nekmířreko gudaldia Sudoměřreko gudaldia Vítkov gaineko gudaldia Vyšehradeko gudaldia Kutná Horako gudaldia Nebovidyko gudaldia Deutschbrodeko gudaldia Hořiceko gudaldia Polonia-Lituania-Ordena Teutonikoa Gerra |
Jan Žižka z Trocnova a Kalicha (alemanez: Johann Ziska edo Johann Schischka; Trocnov, České Budějovicetik hurbil, 1360 inguruan - Pribyslavetik hurbil, 1424) txekiar jenerala eta Jan Husen ideien jarraitzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wentzeslao IV.aren gorteko zalduna izan zen. Hainbat gudutan parte hartu zuen teutoi eta hungariar zaldunen kontra. Gero, ingelesen ondoan borrokatu zen Azincourteko guduan (1415). Jan Hus hil ondoren, husitarren buruzagi eta Pragako matxinadaren buruetariko bat izan zen (1419). 1420an Táborko gotorlekua eraikiarazi zuen Bohemiaren hegoaldean, eta burujabetzaren alde borrokatu zen Sigismundo enperadorearen kontra. Handik urte betera, buruzagi bakarra zen, eta itsu gelditu zelarik ere, aurrera segitu zuen borrokan, harik eta 1422an Sigismundo garaitu zuen arte, Německý Brodetik hurbil. Urte bete geroago, setioa jarri zion Pragari. Baina ezin izan zion aurre egin Sigismundo Korybut printzearen erasoari (1424), eta Moraviara erretiratu zen. Izurriak jota hil zen.
Prokop Handiak ordeztu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/09/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.