Jan Raas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jan Raas
Jan Raas huldiging.jpg
Bizitza
Jaiotza Heinkenszand (en) Itzuli1952ko azaroaren 8a (68 urte)
Herrialdea  Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia eta pistako txirrindularia
Jasotako sariak

Jan Raas (1952ko azaroaren 8a, Heinkenszand - ) Herbehereetako txirrindulari profesional ohia da. Denera 115 garaipenak lortu zituena, besteak beste 1979ko Munduko Errepide Txapelketa Valkenburgen. 1979an eta 1983an Flandriako Tourra, 1982an Paris-Roubaix eta 1977an Milan-San Remo irabazi zuen. Horretaz gain, hamar etapa irabazi zituen Frantziako Tourrean.

Bere probarik kuttunena, zalantzarik gabe, Amstel Gold Race izan zen, izan ere sei aldiz lehiatu zen eta bostetan irabazi zuen sari hau (hortik zetorkion proba honek izan zuen goitizena: “Amstel Gold Raas”).[1]

Karrera osoan zehar, 23 aldiz hartu zuen parte txirrindularitzako "bost monumentu" lasterketetan, eta podiumean amaitu zuen ia horien erdietan: 4 garaipenekin eta beste 6 alditan 3. postua eskuratuz.

Raas txirrindulari taktikoa eta esprinter bikaina zen. Mendate luzeetan nekez moldatu arren, Iparraldeko klasikoen ezaugarri diren igoera laburretan ederki aritzen zen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heinkenszand herrian jaio zen, Goesetik hurbil. Nekazari baten hamar seme-alabetako bat zen Raas. Ez zuen txirrindularitzan aparteko interesik erakutsi 16 urterekin eskolatik irten arte. Orduan bere lasterketako lehen bizikleta eskuratu eta junior mailan lehiatzen hasi zen, 1969ko uztailaren 21ean Belgikako Dammen bere lehen garaipena lortuz. Afizionatu mailan arrakasta izan zuen, Olympia Tourrean etapa bat irabaziz eta Herbehereetako txapelketa nazionala eskuratuz. Horren ondorioz, Peter Postek, TI-Raleigh taldearen zuzendaria, Raasi 1975erako kontratua eskaini zion.

21 urteko Raas gazteak lehen denboraldi ona izan zuen, bi garaipen txikirekin eta laugarren sailkatu zen Belgikako Tourrean. Hurrengo urtean (1976), Herbehereetako txapelketa poltsikoratu zuen, baina urte horren amaieran Raas TI-Raleighetik aldendu zen, lasterketetan askatasun gehiagoren bila.

Raas 1978ko Tourreko elastiko horia jantzita

1977an Frisol taldean aritu zen. Milan-San Remon eta Amstel Gold Racen izandako garaipenek Peter Posti atentzioa eman zion, berriro ere, eta TI-Raleigh taldera itzuli zen 1978an. Raas talde honen arrakastaren zutabe bat bihurtu zen, 70koen eta 80koen hamarkadetan. Raas, Gerrie Knetemannekin batera, buruzagia zen, beste taldekideak gidatuz (Joop Zoetemelk, Ludo Peeters, Cees Priem eta Henk Lubberding, besteak beste).

Zoetemelken garaipenean paper garrantzitsua jokatu zuen 1980ko Tourrean. Edizio horretan TI-Raleigh taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen, hamabi etapa irabaziz (horien arten 7 jarraian)

Aurrerantzean, bere kirol ibilbidean aipatzekoa da 1979ko munduko txapelketaren garaipena, Herbehereetako Valkenburgen lortu zuena, Alemaniako Dietrich Thurauren aurretik eta 200.000 ikusleren aurrean (egiari zor, esan behar da alde batetik, Raasek eskaladan zehar taldekideen bultzakaden laguntzarekin izan zuela, bestetik antolakuntzaren auto bati heldu ziola, eta azkenik Thurauk eta Raasek berak azken 200 metroetan eragindako Giovanni Battaglinen erorketa ere). Beste lau aldiz garaitu zen Amstel Golden, bost garaipenen errekorra lortuz. Raasek “Amstel Gold Race” zuen lasterketarik gogokoentzat: "Niretzat propio egina zen Gold Race, ez nuen eskalatzaile izateko dohain handirik, baina Limburgeko muino labur eta gogorrak niretzat eginak ziren", esan zuen. Paris-Roubaix irabazi zuen 1982an, bere zazpigarren saiakeran hain zuzen, taldeak egindako lanari esker, batez ere Ludo Peetersek.

1984ko Milan-San Remon talka egin zuen, bizkarreko eta barneko organoei kalte eraginez, eta sekula ez zen berdina izan, nahiz eta 1984ko Tourrean etapa bat lortu. Entrenatzea eta errekuperatzea oso zaila suertatzena zitzaion eta 1985eko maiatzaren 28an erretiratu zen Hansweerten aurreko egunean Criterium batean aritu ondoren.

Raasen ezagutzak eta eskarmentuak kirol-zunzendaria izateko bidea erraztu zion Kwantum txirrindulari taldean. Raasek babesle berriak aurkitu zituen zaharrak ordezkatzeko eta taldeak SuperConfex, Buckler, WordPerfect, Novell eta azkenik Rabobanken babesa jaso zuen hurrenez hurren.

Raasek eta bere emazte Anjak eraso armatu bat jasan zuten euren etxean 1994ko martxoan eta orduan erabaki zuen ezin zuela denboraldi luzerik egin etxetik kanpo. Kirol-zuzendari izatetik zuzendari izatera pasa zen Rabobank babesle nagusi bihurtu zenean 1995ean. 8 urte eman zituen lan horretan 2003 amaiera arte. Une horretan adierazi zuen babesleak Raasen irteera, desadostasun konponezinak zirela medio.


Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972
Olympia's Tourreko etapa 1
1973
Ronde van Midden-Nederland
1974
Olympia's Tourreko 2 etapa
2. Drentheko Itzulian
1975
Zottegem Sari Nagusia
5. Paris-Toursen
6. E3 Harelbeken
6. Flandriako Tourran
8. Omloop Het Volken
1976
MaillotHolanda.PNG Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa
Belgikako Itzuliko etapa 1
2. Amstel Gold Racen
2. Haut Varko Tourrean
4. Flèche Brabançonnen
7. Paris-Roubaixen
9. Omloop Het Volken
1977
Milan-San Remo
Amstel Gold Race
Frantziako Tourreko etapa 1
4. Mediterraneoko Tourrean eta etapa 1
2. Omloop Het Volken
3. Flandriako Tourrean
5. Flèche Brabançonne
6. Paris-Roubaixen
7. E3 Harelbeken
8. Paris-Toursen
10. Gante-Wevelgemen
1978
Amstel Gold Race
Herbehereetako Itzulian etapa 1
Suitzako Itzulian etapa 1
Dunkerqueko Lau Egunaken etapa 1
Frantziako Tourreko 3 etapa
Paris-Brusela
Paris-Tours
2. E3 Harelbeken
3. Paris-Roubaixen
3. Omloop Het Volken
4. Gante-Wevelgemen
1979
Jersey rainbow.svg Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa
Jersey yellow.svg Herbehereetako Itzulia salikapen nagusia eta 2 etapa
Amstel Gold Race
E3 Harelbeke
Flandriako Tourra
Frantziako Tourreko etapa 1
Paris-Nizako etapa 1
Alemaniako Itzuliko etapa 1
Belgikako Itzulian etapa 1
Mediterraneoko Tourreko 2 etapa
2. Omloop Het Volk
3. Gante-Wevelgemen
3. Paris-Toursen
5. Paris-Roubaixen
1980
Frantziako Tourreko 4 etapa
Amstel Gold Race
E3 Harelbeke
Kuurne-Brusela-Kuurne
Herbehereetako Itzulian etapa 1
Paris-Nizako etapa 1
Belgikako Itzulian etapa 1
Mediterraneoko Tourreko 3 etapa
Étoile de Bessègeseko etapa 1
Luxenburgoko Tourreko 2 etapa
Canneseko Sarian etapa 1
Rotterdamgo Sei Egunak (pistako proba, René Pijnenekin)
3. Milan-San Remon
3. Flandriako Tourra
3. Scheldeprijs Vlaanderen
4. Omloop Het Volken
6. Gante-Wevelgemen
1981
E3 Harelbeke
Omloop Het Volk
Gante-Wevelgem
Jef Scherens Sari Nagusia
Jersey yellow.svg Étoile de Bessegès sailkapen nagusia eta 3 etapa
Mediterraneoko Tourreko etapa 1
3. Flandriako Tourrean
5. Amstel Gold Racen
3. Super Prestige Pernod Internationalean
1982
Amstel Gold Race
Paris-Roubaix
Flandrian Zehar
2. Herbehereetako Itzulian eta 2 etapa
Étoile de Bessegèseko etapa 1
Frantziako Tourreko 2 etapa
5. E3 Harelbeken
6. Omloop Het Volken
1983
MaillotHolanda.PNG Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa
Flandriako Tourra
Kuurne-Brusela-Kuurne
Ronde van Midden-Zeeland
De Panneko Hiru Eguneko etapa 1
2. Gante-Wevelgemen
2. Omloop Het Volken
3. Milan-San Remon
3. Amstel Gold Racen
3. Super Prestige Pernod Internationalean
1984
MaillotHolanda.PNG Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa
Frantziako Tourreko etapa 1

Txirrrindularitzako “Bost Monumentu”etan izandako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentu 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985
Milan-San Remo 1 105 12 3 14 3 93
Flandriako Tourra 6 11 3 22 1 3 3 13 1
Paris-Roubaix 40 7 6 3 5 1
Liege-Bastogne-Liege 13
Lombardiako Giroa

UT = Utzi
— = Ez zuen parte hartu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]