Khan Yunis

Koordenatuak: 31°20′38″N 34°18′09″E / 31.34389°N 34.3025°E / 31.34389; 34.3025
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jan Yunis» orritik birbideratua)
Khan Yunis
خان يونس
hiria
Administrazioa
Occupied territoryGazako lur zerrenda
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaKhan Yunisko Gobernazioa
Izen ofizialaخان يونس
Jatorrizko izenaخان يونس
Geografia
Koordenatuak31°20′38″N 34°18′09″E / 31.34389°N 34.3025°E / 31.34389; 34.3025
Map
Demografia
Biztanleria142.637 (2007)
Informazio gehigarria
Sorrera1389 (egutegi gregorianoa)
Hiri senidetuakPalermo, Hamar, Almuñécar eta Évry
Hizkuntza ofizialaarabiera
khanyounis.mun.ps

Khan Yunis[1] (arabieraz: خان يونس‎) Gazako zerrendako hego-mendebaldean dagoen hiria da. Palestinako zenbait errefuxiatu-eremu ditu, garrantzitsuena Al Amaleko kanpamentua, 1948ko arabiar-israeldar gerrako milaka errefuxiatu palestinar bildu zituena. Hiriko populazioa Palestinako Estatistika Bulegoak zenbatzen ditu: 142,637 2007an, 202,000 2010ean eta 350,000 2012an.[2] Khan Yunis Mediterraneo itsasotik 4 kilometrora baino ez dagoen arren, klima eskualde erdilehorrekoa da, eta urteko prezipitazioa 260 mm ingurukoa.

Khan Yunisen barrutiak bost kide ditu Palestinako Legegintzako Kontseiluan. Palestinako 2006ko hauteskundeen ondoren, Hamas-eko hiru diputatu aukeratu ziren, Yunis al-Astal barne, eta Al-Fatahko bi, Mohammed Dahlan barne. Gaur egun, hiria Gazako Hamasen administraziopean azpian dago.

2023ko gerran UNRWA, Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak iragarri zuenez, Isralek euren 104 langile hil zituen gutxienez. Erakundeak zehaztu zuenez, hilabetean 1,7 milioi palestinarrek utzi zuten beren etxea Gazako Zerrendan, urriaren 7tik. Horietatik, 884.000 inguru UNRWAk Zerrendan zituen 154 instalaziotan zeuden; tartean Erdialdean, Khan Yunisen eta Rafahn dauden 97 instalaziotan 724.000 errefuxiatu. Hain zuzen ere, iparraldetik azken horietara joateko esan zien Israelek Gazako biztanleei.[3][4] 2023ko azaroaren 20an 1,7 milioi barne desplazatu zeuden Gazan NBEren arabera, biztanleria osoaren % 77.[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khan Yunis XIV. mendean ezarri zuten; garai haietan "Salqah" zuen izena.[6] Karabansarai horren helburua karabanak, erromesak eta Mekarako norabidean zihoazen bidaiariak babestea zen. Geroago, merkataritza-gune garrantzitsua bihurtu zen: asteroko merkatua hirian ostegunean ezarri zen, eta auzo-eskualdeetako merkatariak erakartzen zituen.[7]

1948an, hiriak, hasiera batean, 35.000 palestinar errefuxiatu hartu zituen; UNRWAren kalkuluen arabera, 2002an 60.662 pertsona ziren, errefuxiatuen ondorengoak barne.

1956ko azaroaren 3an, Sinaiko gerran, Israelek erasoaldi bat egin zuen Egiptoren aurka, une horretan Khan Yunis eta Gazako Zerrenda osoa kontrolatzen zuena; gatazka honetan israeldarrek lehen aldiz okupatu zuten eta hildako asko jasan zituen aireko bonbardaketetan.[8] 1967an, Sei Eguneko Gerran, Israelek berriro okupatu zuen Khan Yunis, 2005ean erretiratu zen arte.

2006an, Hamasek hartu zuen boterea Gazako Zerrendan. 2005az geroztik, 2.000 Qassam kohete inguru jaurti dituzte Jan Yunis herritik Israelera, gehienak Israelgo hegoaldeko Sderot hiri aldera.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. 2007 PCBS Census. Palestinian Central Bureau of Statistics (PCBS). 2009. p. 63.
  3. «13.000 gazatar hilda eta 6.000 hondakin artean desagertuta» EITB 2023-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  4. «Gutxienez 80 hildako, Jabaliako errefuxiatu guneari egindako erasoan» Berria 2023-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  5. «1,7 milioi barne desplazatu daude Gazan NBEren arabera, biztanleria osoaren % 77» EITB 2023-11-20 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  6. Sharon, 1999, p. 228
  7. Abu-Khalaf, Marwan. Khan Younis City. El-Agha. July 2002.
  8. «Graphic novel on IDF 'massacres' in Gaza set to hit bookstores» Haaretz 2009-12-21.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]