Janari-matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ogia eskatzen Richmonden, AEB, 1863an

Janari-matxinada bat janariaren falta edo/eta banaketa oso desegokia dagoenean gertan daiteke. Janariaren prezioa igotzen denean, uztarekin arazoak daudenean, janari bilketa desegokia dagoenean, garraiatzeko arazoak daudenean, janari-espekulazioa ematen denean, norbaitzuk metaketa egiten dutelako, janaria pozoitu delako edo peste batek erasotu duelako[1]. Normalki janariaren inguruan egon daitezkeen arazoak eta matxinadaren benetako arrazoiaren artean harreman konplexua egon ohi da, detektatzea zail egiten duena[2].

Matxinaden motak ezberdinak izan daitezke. Adibidez, herritarren artean desesperazioa hedatzen denean, ez dutelako jatekorik, denak, nekazal guneak, etxeak edo gobernuaren egoitzak eraso ditzakete janaria lortzeko, ogia, gatza edo zerealak lortzeko. Honen adibide izan daiteke 1977ko Egiptoko ogiaren matxinada[3].

Batzuetan janari-matxinadak beste arazo baten parte izan daitezke, mugimendu herritar oso baten arrazoietako bat. Errusiako Iraultza (bereziki Otsaileko Iraultza) edo Frantziako Iraultza honen adibide izan daitezke. Askatasun politikoak ukatuak dauden lekuetan errazagoa izan daiteke matxinada baten arrazoien artean janariaren prezioa agertzea[4].

Historikoki emakumeek parte hartze handiagoa izan dute eta, beraz, emakumee parte-hartze politikoaren adibide izan dira, baita emakumeen sufragioa onartuta ez dagoen herrialdeetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Patel, Raj; McMichael, Philip. (2009-01-01). «A Political Economy of the Food Riot» Review (Fernand Braudel Center) 32 (1): 9–35. (Noiz kontsultatua: 2017-03-01).
  2. (Ingelesez) Sneyd, Lauren Q.; Legwegoh, Alexander; Fraser, Evan D. G.. (2013-06-18). «Food riots: Media perspectives on the causes of food protest in Africa» Food Security 5 (4): 485–497.  doi:10.1007/s12571-013-0272-x. ISSN 1876-4517. (Noiz kontsultatua: 2017-03-01).
  3. The Age - Google News Archive Search. (Noiz kontsultatua: 2017-03-01).
  4. Seddon, David; John, Walton. (1994-01-01). Free markets & food riots: the politics of global adjustment. Blackwell ISBN 0631182454. (Noiz kontsultatua: 2017-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]