Jane Goodall
Dame Jane Goodall (Londres, 1934ko apirilaren 3a - ) naturalista, aktibista eta primatologa ingelesa da. Bere bizia tximinoen jokabidea ikertzen eman du Afrikan.
Familia apal eta baliabide gutxiko batean jaio zen. Txikitatik, Afrika bisitatu nahi izan zuen hango animalien artean bizi eta haiei buruzko liburuak idatzi ahal izateko. Eskola ikasketak amaitzean, administrazio ikasketak burutu zituen. Klinika bateko administrazio sailean lan egin zuen, Oxford Unibertsitatean. Baita Londresko dokumental estudio batean ere, baina Keniako lagun batek hara joateko gonbidatu zuenean, zerbitzari gisa lan egiten hasi zen taberna batean bidaia ordaindu ahal izateko, 1957an.
Egoera basatian zeuden tximinoen aitzindaria izan zen, Establishment zientzialariak kritikatu zituen jatorrizko metodologiak barneratuz. 1965ean Gombe Stream ikerkuntza zentroa sortu zuen, izen bereko erreserban; Tanganyka laku ertzean, gaur egun Tanzania izena duen lurraldean. Urte berean, Etologian doktoratua lortu zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Bere ikerkuntzek hamarkada osoetan zehar jarraitu zuten eta egun, 50 urte geroago, oraindik Gombeko tximinoen ikerketek jarraitzen dute. Hau espezie basatiei buruzko ikerketa luzeena da.
Bere ideologia argi agertzen da berak idatzi zuen esaldi ezagunean:
| « | Soilik ulertzen baditugu, zaindu ahal izango ditugu.
Soilik zaintzen baditugu, lagundu ahal izango diegu. Soilik laguntzen badiegu, salbatuko dira. |
» |
| Jane Goodall | ||
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jane Goodall |