Janet Devlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Janet Devlin
Janet Devlin.jpg
Bizitza
Jaiotza Gortin1994ko azaroaren  12a (24 urte)
Herrialdea  Ipar Irlanda
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta kantugilea
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua ahotsa
www.janetdevlin.com/

Janet Maureen Aoife Devlin (Gortin, Tyrone konderria, 1994ko azaroaren 12a- ) pop abeslari irlandarra da[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aquinas eta Pat Devlinen lau seme-alabatatik gazteena da. Eskolan eta Omagh inguruko tabernetan hasi zen abesten eta ondoren Youtuben bideoak jarri zituen zituen. Bideo hauetako batzuk mundu mailan ikusiak izan ziren[2].

Arrakasta 2011 urtean iritsi zitzaion, 17 urte zit[3]uela, The X Factor musika saioan lehiatzekoa aukeratua izan zenean[4]. Bosgarren egin zuen arren bere cover-ek sona handia izan zuten, adibidez, Time after time, Hallelujah, Friday I'm in Love, Numb... 2012an X Factor Live Tour zuzeneko biran hartu zuen parte eta Erresuma Batuan eta Irlandan zehar kontzertu ugari eman zituzten[5].

X Factorren bira amaitu eta ordu gutxitara bere diskoa prestatzeari ekin zion. Berak idatzi eta konposatu zituen diskoko abesti guztiak eta diskoa grabazterako 25 abesti eginak zituela esan zuen elkarrizketa batean. 2013an atera zen Hide & Seek diskoa[6]. Urte bereko abuztuan Nothing Lost EPa atera zuen.

2014an bigarren diskoa atera zuen, Running with Scissors izenekoa. House of Cards, Creatures of the Night eta Whisky Lullabies abestiek eta bideoklipek arrakasta handia izan zuten. Ordutik aurrera EPak atera ditu.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hide & Seek (2013, Pledge Music)
  • Nothing Lost (2013, Pledge Music) - EP
  • Running with Scissors (2014, Insomnia Music)
  • Duvet Daze (2014, Pledge Music) - EP
  • December Daze (2015, Pledge Music) - EP
  • Little Lights (2016, Pledge Music) - EP

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Birthday girl Janet Devlin back on form after a tough week» BelfastTelegraph.co.uk ISSN 0307-1235 . Noiz kontsultatua: 2019-01-01 .
  2.   «YouTube» www.youtube.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-14 .
  3. (Ingelesez)  «Janet Devlin» www.stageit.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-14 .
  4.   «The X Factor - Janet Devlin» web.archive.org 2012-06-21 . Noiz kontsultatua: 2019-01-01 .
  5. (Ingelesez)  Goodacre, Kate (2011-11-17) «'X Factor's Frankie not joining tour» Digital Spy . Noiz kontsultatua: 2019-01-14 .
  6. (Ingelesez)  Corner, Lewis (2012-11-08) «Janet Devlin announces new record deal» Digital Spy . Noiz kontsultatua: 2019-01-01 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Janet Devlin