Janet Horne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janet Horne
Bizitza
JaiotzaII. milurtekoa
Herrialdea Eskozia
BizilekuaDornoch
HeriotzaDornoch, 1727 (juliotar egutegia) ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak

Janet Horne (Eskozia, 1727an exekutatua) izan zen sorginkeria egotzita Britainiar Uharteetan legez exekutatu zuten azken pertsona.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horne eta haren alaba atxilotu egin zituzten Dornochen (Sutherland), eta kartzelaratu, auzokoen akusazioak zirela medio. Hornek zahartzaro seinaleak zituen, eta alabak deformazioa zuen eskuetan eta oinetan. Bizilagunek Horneri deabruagainaino zamalkatzeko alaba poni gisa erabltzea egotzi zioten.

Epaiketa oso azkar egin zen; sheriffak bi errudunak epaitu zituen eta sutan erretzeko agindu zuen. Alabak ihes egitea lortu zuen, baina Janet biluztu egin zuten, breaz gorputza igurtzita herrian zehar upel baten paseiatu zuten eta gero bizirik erre zuten. Janet exekutatu eta bederatzi urtera, sorginkeria egintzak indargabetu egin ziren Eskozian.

Janet (edo Jenny) Horne izen generikoa zen garai hartan Eskoziako iparraldeko sorginei buruz hitz egiteko, eta horrek zaildu egiten du zehaztea zein izan zen emakume horren benetako izena. Idazle garaikideek 'Janet Horne' deitu izan diote, izen erreala ezezaguna zelako edo 'Janet Horne' izena eman zitzaielako izen generikoa zela jakin gabe. Iturri batzuek Dornoch-en 1722ko ekainean exekutatu zutela aipatzen dute.[1]

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Littletowneko (Dornoch) sorginaren harriak markatzen du Horneren exekuzio lekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Neill, W. N.. (1923). «The Last Execution for Witchcraft in Scotland, 1722» Scottish Historical Review 20 (79): 218–21..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]