Janet Jackson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Janet Jackson
Janet Jackson.jpg
Bizitza
Izen osoa Janet Damita Jo Jackson
Jaiotza Gary1966ko maiatzaren 16a (52 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Familia
Aita Joseph Jackson
Ama Katherine Jackson
Ezkontidea(k) James DeBarge  (1984 -  1985)
René Elizondo, Jr.  (1991 -  2000)
Wissam Al Mana  (2012 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Jackson family
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea, abeslaria, egile abeslaria, musikagilea, zinema ekoizlea, dantzaria, musikaria, idazlea, koreografoa, modeloa, antzerki aktorea, disko-ekoizlea eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoa popa
soula
housea
R&B garaikidea
dancea
Ahots mota mezzosopranoa
Musika instrumentua giltzadia
Diskoetxea Island Records
A&M Records
Virgin Records
Rhythm Nation
Mercury Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
IMDb nm0001390
http://www.janetjackson.com/

Janet Damita Jo Jackson (Gary, Indiana, AEB, 1966ko maiatzaren 16a - ) estatubatuar abeslari, dantzari eta aktorea da. Zineman eta telebistan izandako paper garrantzitsuak direla eta zein bere musika arrakasten ondorioz ezaguna da. Forbesa ldizkariaren arabera espektakuluaren munduko emakume aberatsenen artean dago. Jackson familiako txikiena, The Jacksons telebista saioan hasi zuen bere karrera, 1976an. Ondoren beste hainbat telesail arrakastatsutan agertu zen, Good Times edo Fame gisa.

1982tik aurrera A&M Recordsekin kontratua sinatu zuen, R&B eta pop musikaren ikono bilakatuz. 1991an Virgin Recordsekin bi kontratu handi sinatu zituen, industriako artista ordainduenen artean sartuz. Bere lehen albuma konpainia horrekin janet. (1993) izan zen, sex symbol irudi publikoa eskainiz, bere lanean sexualitatea sartuz. Urte horretan bertan bere lehen filma grabatu zuen: Poetic Justice. Hortik aurrera aktore lana abeslari lanarekin uztartu zuen. 1990ko hamarkadako bigarren emakume abeslaririk arrakastatsuena izendatu zutn.

120 milioi diska saldu ditu. RIAAren arabera Ameriketako Estatu Batuetako historian diska gehien saldu dituen hamaikagarren emakume abeslaria da, 26 milioi diskarekin. 2008an Billboard aldizkariak 100 artista garrantzitsuenen zerrenda egin zuen eta Janet 7. postuan jarri zuten. 2010ean, aldizkari berak, 50 R&B artista garrantzitsuenen zerrenda egin zuen eta 5. postuan jarri zuen.