Janez Drnovšek
Itxura
Janez Drnovšek (Celje, 1950eko maiatzaren 17a - Zaplana, 2008ko otsailaren 23a) esloveniar politikaria izan zen. Ekonomian lizentziatu zen Ljiubljanako Unibertsitatean. Jugoslaviako Presidentetza Kolektiboko presidentea izan zen 1989-1990 urteetan eta Alderdi Komunistako kidea Esloveniak independentzia lortu arte. Ondoren, Alderdi Liberal Demokratikoko kide izan zen. 1992an Esloveniako lehen ministro hautatu zuten. Hamar urteko agintaldian herrialdearen berreraikuntza ekonomikoa lortu zuen. 2002 eta 2007 bitartean Esloveniako presidente izan zen.