Edukira joan

Janis Paige

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janis Paige

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDonna Mae Tjaden
JaiotzaTacoma (Washington)1922ko irailaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles2024ko ekainaren 2a (101 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ray Gilbert  (1962 -  1976)
Hezkuntza
HeziketaStadium High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Enplegatzailea(k)Warner Bros.
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Janis Paige
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKaliforniako Errepublikar Alderdia

IMDB: nm0656712 Allocine: 4986 Allmovie: p54663 79628 IBDB: 55443
Musicbrainz: 2d37d6c7-b14a-47c0-b092-7a7eda874923 Discogs: 436931 Edit the value on Wikidata

Janis Paige, Donna Mae Tjaden jaiotza-izenez, (Tacoma, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko irailaren 16aLos Angeles, 2024ko ekainaren 2a) estatubatuar abeslari eta aktorea izan zen.

Tacoman jaioa, bost urterekin hasi zen tokiko ikuskizun amateurretatan abesten. Batxilergoaren ostean, Los Angelesera joan zen bizitzera. Han Hollywood Canteen kafetegiko abeslaria izatea lortu zuen Bigarren Mundu Gerra garaian, baita pin-up modelo-lanak egin ere. Lan horiei esker, Warner Bros zinema-estudioarekin kontratua sinatu zuen, baina kontratua eten egin zuen zuzeneko antzerki lanetan aritzeko, Broadwayko hainbat saiotan agertuz. Bere lan-ibilbidearen tarte handi batean zinema eta antzerki lanak tartekatu zituen. 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera telebistan agerraldi asko egin zituen. Horien artean, Janis bera protagonista zuen It's Always Jan izenburuko sitcomean.

Guztira, 60 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, bizirik jarraitzen duen Hollywoodeko Urrezko Aroko azken izarretako bat izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]